Menua

Perretxiko risottoa

  • PERRETXIKO RISSOTOA Joselu Blanco
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Perretxiko risottoa – 

Osagaiak

  • 500 g arroz (ale biribileko arroza)
  • Perretxiko freskoak
  • 4 koilarakada oliba olio
  • 4 azafrai-izpi
  • 2 tipula ertain, txikituak
  • Baso bete ardo zuri
  • Haragi salda edo ura, 1,3 litro
  • Gatza

Perretxiko risottoa

Errezeta

Perretxikoak garbitu. Lur hondar guztiak kendu eta zurtoinei azala kendu. Gero arroza egiteko erabiliko dugun uretan edo salda beroan sartuko ditugu azalak. Ura erabili behar badugu, kalitateko salda kontzentratuaren pastilla bat gehituko dugu. Zurtoinak eta txapelak puskatuko ditugu, dena hur baten tamainako puskatan.

Kazola zabal batean olioa, tipulak eta gatz pixka bat jarriko ditugu. Frijitu dadila su motelean 15 bat minutuan, baina tipulari gorritzen utzi gabe. Xamurra gelditu dadila tipula. Orduan perretxikoak gehituko ditugu, gazitu eta frijitu daitezela 20 bat minutuz su motelean, askatzen duten zuku gehiena lurruntzen utziz. Ondoren azafraia eta arroza erantsi eta dena nahasi. Eta gero, ardoa gehitu ondoren, irakin dezala su motelean gehiena lurrundu arte. Gero salda gehituko dugu, poliki-poliki, iragazkitik pasaraziz, onddo azalak iragazkian geldi daitezen. Egos dadila dena su ezti-eztian. 15 minutu kontatu. Pixkanaka-pixkanaka gehituko dugu salda, lurrundu arte eta arroz aleak xamur gelditu arte

Azkenean, indarrez nahasi eta krematsu zerbitzatu nahi badugu, oliba olio birjina gehitu, esnegain erdi harrotua eta gurin hotz pixka bat. Perrexil xehatu pixka batek ere mesede ederra egiten dio arroz honi.

Perretxiko risottoa

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Arroz zuria baratxuri eta perrexilarekin

Osagaiak 6 koilarakada handi oliba olio birjina 4 baratxuri ale, pikatuak 500 g arroz, ale biribilekoa 1,3 l salda edo ur 2 koilarakada handi perrexil xehatu Errezeta Kazola batean olioa ipini eta su eztian jarriko …

Arroz paella

Arroz paella

Arroz paella –  Osagaiak 5 koilarakada oliba olio Baratxuri-buru bat 3 piper txorizero edo 5 piper lehor oso, zuztarrik gabe 4 piper berde Kg erdia txerri haragi, gizenik gabe eta puskatan Oilasko izter bat, hezurra …

Arroz beltza txipiroiekin

Arroz beltza txipiroiekin

Arroz beltza txipiroiekin Osagaiak Kg erdi txipiroi, dadotan moztuak Txipiroien tintak 8 koilarakada handi oliba olio birjina 2 tipulin handi, pikatuak 2 baratxuri ale, xehatuak 500 g arroz, ale biribilekoa 2 baso ardo zuri 1,3 …

Arroza entsaladan

Arroza entsaladan

Arroza entsaladan –  Osagaiak Arroz zuria, kilo erdia 2 baratxuri ale, osorik Oliba olio birjina, 3 koilarakada 2 litro ur 3 tomate, ongi helduak Piper berde bat, txikitua Tipulin bat, txikitua Gatza Arroza entsaladan Errezeta …

Arroza txirlekin

Arroza txirlekin

Arroza txirlekin Gure mahaietan ezin da falta plater hau: fina bezain gustagarria da, batez ere arroza eta txirlen puntuarekin asmatzen bada. Esan beharrik ez dago txirlak zenbat eta fresko eta salbaiagoak, hobeto aterako zaizula, baina …