Menua

Perretxiko entsalada

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Perretxiko entsalada – 

Osagaiak

  • Kilo bat perretxiko gordin
  • Oliba olio birjina, 12 koilarakada
  • Sagardo-ozpina, koilarakada bat
  • Gatza eta piperbeltz eho berria

Errezeta

Perretxikoak garbitu lehen esan dugun bezala. Perretxiko handienen zurtoinak eta txapelak bereizi, eta gordinean gobernatzeko utzi txikienak.

Zurtoinak eta pixka bat zulakatutako perretxikoak xehatu. Zartagin batean 2 koilarakada oliba olio jarri eta su bizira hurbildu. Zurtoin xehatuak eta gatz pixka bat gehitu, eta su bizian eduki gorritzen, barnetik tente samar geldi daitezen. Minutu baten buruan, sutan betiere, ozpina gehitu eta lurruntzen utzi, lurrina besterik utz ez dezan. Azkar atera. Oliba olioaren 10 koilarakadak dauzkagun katilura bota behar ditugu perretxiko salteatuak. Hori da ozpin-saltsa.

Perretxiko garbiak erretilu handi batean zabaldu, gatz larri on bat par-par bota perretxikoei, eta lehendik prestatutako ozpin-saltsa bota gainetik. Eta mahaira.

Perretxiko entsalada

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Perretxiko salteatuak

Perretxiko salteatuak

Perretxiko salteatuak –  Osagaiak Kilo bat perretxiko garbi, handienak eskuez puska handitan zatituak 6 koilarakada oliba olio Baratxuri ale erdi bat, xehatua Perrexil xehatua, ximiko bat Gatza … Errezeta Kazola batean su bizian jarri olioa. …

Atuna perretxiko saltsan

Atuna perretxiko saltsan

Atuna perretxiko saltsan –  Osagaiak 4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 3 tipulin bat, zerrenda mehetan moztuak 2 eskukada perretxiko garbi, xerratan moztuak (barrengorriak, onddoak, perretxikoak) 2 …

Perretxiko saltsa 2

Perretxiko saltsa

Perretxiko saltsa –  Osagaiak 2 tipulin eder, pikatuak 300 perretxiko, garaikoak (barrengorriak, kardu-perretxikoak, eta abar) 3 dl haragi salda edo zopako saldaz hornituriko ur 6 koilarakada esnegain urtu 4 koilarakada gurin 5 koilarakada oliba olio …

Perretxiko nahaskia

Perretxiko nahaskia

Perretxiko nahaskia –  Osagaiak Perretxiko salteatuen errezeta bat Oliba olio pittin bat 8 arrautza Gatza Perrexil xehatua Errezeta Perretxikoak berotzen jarri kazola edo zartagin batean, kontuz, itsats ez daitezen. Arrautzak irabiatu eta perretxikoekin sutan dugun …

PERRETXIKO RISSOTOA Joselu Blanco

Perretxiko risottoa

Perretxiko risottoa –  Osagaiak 500 g arroz (ale biribileko arroza) Perretxiko freskoak 4 koilarakada oliba olio 4 azafrai-izpi 2 tipula ertain, txikituak Baso bete ardo zuri Haragi salda edo ura, 1,3 litro Gatza Perretxiko risottoa Errezeta …