Patata pastela
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Patata pastela –
Osagaiak
- 0,6 kg patata
- 200 g esnegaina
- 30 g oliba olio
- 120 g hirugiharra
- Piper hauts beltza
- perrexila
- gazta
- 25 g ura
Patata pastela
Errezeta:
- Patata zuritu eta xerra finetan moztu. Uretan gorde ez belzteko.
- Hirugiharra labean erre bandejatxo baten kolore doratu hori izan arte (180º – 25 min). Gero bandejatik atera eta zati txikietan egin.
- Labeko bandeja horretan oinean, oliba olioa zabaldu behatzarekin eta patata kapa bat zabaldu (patata guztiaren herena). 25 g ur ere orain gehitu.
- Patatari gatz pitin bat gehitu, hirugiharraren erdia eta esnegainaren heren batekin busti.
- Ondoren beste patata kapa bat.
- Ondoren berriz gatza, hirugiharraren beste erdia eta horrela patata eta esnegainarekin amaitu arte.
- Piper hauts beltza apur bat gehitu gainean gaztarekin batera. Labean erre 150º tan 25 minutuz eta ondoren 180ºraino 15 minutuz.
- Amaitzeko perrexila gehitu.
Patata pastela

Patata tortilla
Patata tortilla – Osagaiak 2 dl oliba olio 200 g tipulin, pikatua 100 g piper berde, pikatua baratxuri ale bat, pikatua 800 g patata, zurituak eta dadotan moztuak 8/9 arrautza fresko Gatza Errezeta Padera zabal …

Tarta orea
Osagaiak 250 g irin 150 g gurin, pomadan 95 g azukre-hauts 30 g arbendol-hauts Arrautza bat Gatz pixka bat Bainila leka erdi baten barruko aleak Errezeta Irina eta azukre-hautsa bahetuko dugu lehenik. Gopor batean, eskuz …

Patatak mateoren eran mamituak
Osagaiak 4 patata eder Urdaiazpiko serranoa, xerra bat Arrautza bat Litro erdia esne Errezeta Zuritu eta txanpon baten neurrian, ez oso lodi, zatituko ditugu patatak. Padera batean, buelta eta buelta pasatuko dugu oliotan urdaiazpiko xerra. …

Marrubi clafoutis pastela
Marrubi clafoutis pastela – Osagaiak 250 g marrubi, lautan eginak handiak badira 3 arrautza 5 koilarakada azukre 130 g esnegain lodi edo, hura ezean, urtu Koilarakada bete uxuala, edo antzeko edari biziren bat … Errezeta …

Merlenka pastela
Osagaiak Kg bat merlenka hezurrarekin, erdiko trunkoa esate baterako, garbi eta ezkatarik gabe 2 tipulin, pikatuak Porru baten zuria, pikatua 2 baratxuri ale Oliba olioa Xorta bat brandy Litro laurdena esnegain urtu 8 arrautza, joak …