Menua

Merlenka pastela

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Kg bat merlenka hezurrarekin, erdiko trunkoa esate baterako, garbi eta ezkatarik gabe
  • 2 tipulin, pikatuak
  • Porru baten zuria, pikatua
  • 2 baratxuri ale
  • Oliba olioa
  • Xorta bat brandy
  • Litro laurdena esnegain urtu
  • 8 arrautza, joak
  • Gatza eta piperbeltza

Errezeta

Kazola zabal batean, ur gazia isuri eta su eztian jarriko ditugu legatza egosten, mamia hezurretatik erraz bereizten dela sumatu arte. Ura irakiten hasi eta 10 bat minutu beharko ditugu horretarako. Erre gabe maneatzeko moduan egotean papurtuko dugu arraina. Azala kenduko diogu ondoren. Hezurrak, katuarentzat.

Kazola batean, su ezti-eztian jarriko ditugu tipulinak, porrua eta baratxuriak olio pixka batean gozatzen. Barazkiak xamurtzean, 10 bat minuturen buruan, erantsiko dugu brandya. Murrizten utzi eta biraka nahasiko dugu ondoren guztia. Arrain papurtuaren txanda etorriko da gero: ongi nahasi eta berotasun horretan edukiko dugu, irakin gabe, ez lehortzeko.

Sutatik kanpora nahasiko ditugu arrautzak eta esnegaina. Gatza eta piperbeltza emango diegu ondoren. Aurrez maneaturiko jakiak erantsi eta nahasiko dugu guztia. Gatz-puntua zuzenduko dugu gero.

Molde handi bat edo bi txiki (plum-cake motakoak) hartu eta, gurin urtuaz igurtzi ondoren, ogi birrinduaz hornituko ditugu barruko aldeak. Nahastura sartuko dugu ondoren. Bainu-marian edukiko ditugu moldeak 20-30 minutuan 180º-tan, nahastura ongi mamitu arte. Labeko epea luzatuz gero, lehortuko zaigu pastela, eta mamitsu gelditu behar zaigu. Hori frogatzeko astindu txiki bat emango diegu moldeei labe barruan: ertzak tinko eta barrua dardarati agertu behar zaigu pastela.

Hoztu eta gero, moldetik atera eta moztu egingo dugu pastela. Saltsa arrosan edo maionesan ongi bustirik jango dugu, ogi txigortuekin.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Merlenka patea mikrouhinetan maneatua

Osagaiak 8 koilarakada gurin Xorta bat oliba olio birjina Tipulin bat, pikatua 5 merlenka solomo izoztu 15 koilarakada esnegain urtu Zorrotada on bat xerez Gatza Errezeta Mikrouhinetan aritzeko ontzi tapadun batean ipiniko ditugu gurina, tipulin …

sukaldean-fondo0

Olearso bizkotxoa

Osagaiak Katilukada bat esnegain lodi (hura ezean, urtua) Limoi azal bat, birrindua Katilukada bat azukre 2 arrautza Katilukada bat eta erdi irin Zorrotada on bat anis Errezeta Gurinez eta irinez igurtziko dugu molde bat. Gopor …

sukaldean-fondo0

Arraingorri pastela

Osagaiak 2 perloi edo arraingorri eder, garbi eta ezkatarik gabe 2 tipulin, pikatuak Porru baten zuria, pikatua 2 baratxuri ale Oliba olioa Xorta bat brandy 6 koilarakada tomate saltsa Litro laurdena esnegain urtu 8 arrautza, …

Banana plum cake

Banana plum cake

Banana plum cake –  Osagaiak Kg erdi banana, helduak eta zurituak 175 g gurin guri 125 g irin 125 g azukre-hauts 2 arrautza Ximiko bat legamia-hauts Koilarakada bat ezti Gatza, ximiko bat Banana plum cake Errezeta …

sukaldean-fondo0

Tarta orea

Osagaiak 250 g irin 150 g gurin, pomadan 95 g azukre-hauts 30 g arbendol-hauts Arrautza bat Gatz pixka bat Bainila leka erdi baten barruko aleak Errezeta Irina eta azukre-hautsa bahetuko dugu lehenik. Gopor batean, eskuz …