Menua

Marrubi clafoutis pastela

  • Errezeta
  • Iruzkin 1
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 250 g marrubi, lautan eginak handiak badira
  • 3 arrautza
  • 5 koilarakada azukre
  • 130 g esnegain lodi edo, hura ezean, urtu
  • Koilarakada bete uxuala, edo antzeko edari biziren bat

Errezeta

Arrautzak, azukrea eta gorringoak nahasiko ditugu gopor batean. Nahastura leun eta krematsu egotean erantsiko dugu uxuala.

Bitartean, gurinez igurtzi eta azukrez estaliko ditugu labeko molde obalatu ez oso altu baten barruko paretak. Soberakoa kendu eta hondoan ipiniko ditugu, zabal-zabal, marrubi freskoak, eta haien gainean isuriko dugu ore egin berria. Labean sartuko dugu, 180º-tan, eta 20 bat minutuan eduki. Atera, epeltzen utzi eta azukre-hautsa zabalduko dugu pastelaren gainetik. Bainila izozki batekin aurkeztuko dugu,

  1. Avatar Gorka(e)k dio:

    Errezetan esne gaina aipatzen da, baina gero ez da esaten non erabili.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Luisa gazta tarta

Luisa gazta tarta

Luisa gazta tarta –  Osagaiak 100 g gurin guri, pomadan 450 g azukre-hauts 100 g pastel-irin ahul Ximiko bat legamia-hauts Kg bat gazta zuri, joa eta giroko tenperaturan (fromage blanc battu) 3 koilarakada bete irin …

sukaldean-fondo0

Olearso bizkotxoa

Osagaiak Katilukada bat esnegain lodi (hura ezean, urtua) Limoi azal bat, birrindua Katilukada bat azukre 2 arrautza Katilukada bat eta erdi irin Zorrotada on bat anis Errezeta Gurinez eta irinez igurtziko dugu molde bat. Gopor …

sukaldean-fondo0

Legatz pastela

Osagaiak Kg bat legatz hezurrarekin, erdiko trunkoa esate baterako, garbi eta ezkatarik gabe 2 tipulin, pikatuak Porru baten zuria, pikatua 2 baratxuri ale Oliba olioa Xorta bat brandy Litro laurdena esnegain urtu 8 arrautza, joak …

Marrubiak krema ingelesarekin

Marrubiak krema ingelesarekin

Marrubiak krema ingelesarekin –  Osagaiak 750 g marrubi, ongi onduak, laurdenetan zatituak Azukre pixar bat Krema ingelesa, litro erdia Marrubiak krema ingelesarekin Errezeta Ziur egon behar dugu marrubiek xomorrorik eta txortenik ez dutela. Uretan pasa …

San Blas opila

San Blas opila, Teresarena

San Blas opila, Teresarena –  Osagaiak Kg 1 irin Kilo erdi azukre 150 g txerri gantz edo koipe 8 arrautza (bi zuringo aparte utzirik) 7-8 tanto anis esentzia Legamia, zorro txiki bat edo gaseosa freskagarriak …