Menua

Ozpin-olioa ziapearekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Kakahuete olioa edo ekilore olioa, litro erdia
  • Oliba olio birjina, estra, litro erdia
  • Sagardo-ozpina, 200 g
  • 2 baratxuri ale, zurituak, barreneko hozia kenduta
  • 100 g ziape
  • Gatza eta piperbeltz beltza, eho berria

Errezeta

Irabiagailu baten ontzian baratxuri aleak, ziapea, gatza, piperbeltza eta sagardo-ozpina jarri eta indar bete-betean nahasiko dugu. Ongi egin dadila nahastura segundo batzuetan, eta gero olioak gehitu zurrusta finean. Orduan ozpin-olioa dastatu eta gatz edo piperbeltz gehixeago behar ote duen begiratu.

Kristalezko botila pare batean sartu eta ongi itxita edukiko ditugu, entsalada bat maneatu behar dugun bakoitzean erabiltzeko. Eragin, behatza botilako ahoan jarri, zenbat ateratzen den kontrolatzeko, eta zorrotada eder bat emango diogu tomateari edo entsaladako hosto berdeei. Errazago ezin.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Maionesa ziapearekin

Osagaiak Oliba olioa, litro erdia inguru 4 arrautza gorringo 3 koilarakada sagardo-ozpin 2 koilarakada bete ale-ziape edo ziape min, gustuen arabera Gatza, ximiko bat Errezeta Munduko saltsa hotz zabalduena da maionesa. Jaki askoren komodina da …

sukaldean-fondo0

Ozpin-olioa fruitu lehorrekin

Osagaiak Kakahuete olioa edo ekilore olioa, litro erdia Oliba olio birjina, estra, litro erdia Pinazi txigortuak, koilarakada bat Hur txigortuak, koilarakada bat 100 g sagardo-ozpin 100 g limoi zuku Gatza eta piperbeltz beltza, eho berria …

Mojo picon

Mojo picon

Mojo picon –  Osagaiak Baratxuri-buru bat, zuritua Eskukada bat palmondo piper lehor Eskukada bat kumino Koilarakada oparo bat piperrauts gozo Litro laurdena oliba olio birjina 10 koilarakada ardo-ozpin 2 moldeko ogi-xerren mamia Eskukada bat arbendol, …

Ozpin-olioa

Ozpin-olioa

Ozpin-olioa –  Osagaiak Kakahuete olioa edo ekilore olioa, litro erdia Oliba olio birjina, estra, litro erdia Xerezko ardo ozpina, 200 g Limoi zukua, litro laurdena Gatza eta piperbeltz beltza, eho berria Errezeta Gopor batean gatza, …

sukaldean-fondo0

Tipulatxen ozpin-olioa

Osagaiak Litro erdia oliba olio birjina 20 koilarakada sagardo-ozpin 4 tipulatx, zurituak eta pikatuak Baratxuri xister bat, pikatua Porru baten zuria, pikatua Piperbeltz eho berria eta gatza Errezeta Gopor batean nahasiko ditugu osagai guztiak, ozpina …