Menua

Ozpin-olioa fruitu lehorrekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Kakahuete olioa edo ekilore olioa, litro erdia
  • Oliba olio birjina, estra, litro erdia
  • Pinazi txigortuak, koilarakada bat
  • Hur txigortuak, koilarakada bat
  • 100 g sagardo-ozpin
  • 100 g limoi zuku
  • Gatza eta piperbeltz beltza, eho berria

Errezeta

Irabiagailu baten ontzian ozpina, limoi ura, gatza eta piperbeltza jarri eta indar bete-betean nahasiko dugu. Eman ditzala bueltak segundo batzuetan, estalkia kendu eta fruitu lehorrak gehitu, eta berriz irabiatu segundo batzuez. Estalkia berriz kendu eta orduan olioak gehituko ditugu. Beste buelta batzuk eta kitto. Ozpin-olioa kristalezko botiletan sartu eta prest ditugu entsalada bat maneatu behar dugun bakoitzean erabiltzeko.

Intxaur edo hur olio ona lortzen badugu, horixe erabil genezake kakahuete edo ekilore olioaren ordez. Askoz hobea aterako da ozpin-olioa. Ozpin-olio mota hau bikaina da eskarola maneatzeko, batik bat hirugihar puska txigortu batzuk gehitzen badizkiogu entsaladari.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Tipulatxen ozpin-olioa

Osagaiak Litro erdia oliba olio birjina 20 koilarakada sagardo-ozpin 4 tipulatx, zurituak eta pikatuak Baratxuri xister bat, pikatua Porru baten zuria, pikatua Piperbeltz eho berria eta gatza Errezeta Gopor batean nahasiko ditugu osagai guztiak, ozpina …

sukaldean-fondo0

Ozpin-olioa ziapearekin

Osagaiak Kakahuete olioa edo ekilore olioa, litro erdia Oliba olio birjina, estra, litro erdia Sagardo-ozpina, 200 g 2 baratxuri ale, zurituak, barreneko hozia kenduta 100 g ziape Gatza eta piperbeltz beltza, eho berria Errezeta Irabiagailu …

sukaldean-fondo0

Maionesa ziapearekin

Osagaiak Oliba olioa, litro erdia inguru 4 arrautza gorringo 3 koilarakada sagardo-ozpin 2 koilarakada bete ale-ziape edo ziape min, gustuen arabera Gatza, ximiko bat Errezeta Munduko saltsa hotz zabalduena da maionesa. Jaki askoren komodina da …

sukaldean-fondo0

Ozpin-olioa belarrekin

Osagaiak Kakahuete olioa edo ekilore olioa, litro erdia Oliba olio birjina, estra, litro erdia Koilarakada bat perrexil, xehatua Koilarakada bat albahaka fresko, xehatua Koilarakada bat mingarratz fresko, xehatua 100 g sagardo-ozpin 100 g limoi zuku …

Mojo picon

Mojo picon

Mojo picon –  Osagaiak Baratxuri-buru bat, zuritua Eskukada bat palmondo piper lehor Eskukada bat kumino Koilarakada oparo bat piperrauts gozo Litro laurdena oliba olio birjina 10 koilarakada ardo-ozpin 2 moldeko ogi-xerren mamia Eskukada bat arbendol, …