Ozpin-olioa ziapearekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
Osagaiak
- Kakahuete olioa edo ekilore olioa, litro erdia
- Oliba olio birjina, estra, litro erdia
- Sagardo-ozpina, 200 g
- 2 baratxuri ale, zurituak, barreneko hozia kenduta
- 100 g ziape
- Gatza eta piperbeltz beltza, eho berria
Errezeta
Irabiagailu baten ontzian baratxuri aleak, ziapea, gatza, piperbeltza eta sagardo-ozpina jarri eta indar bete-betean nahasiko dugu. Ongi egin dadila nahastura segundo batzuetan, eta gero olioak gehitu zurrusta finean. Orduan ozpin-olioa dastatu eta gatz edo piperbeltz gehixeago behar ote duen begiratu.
Kristalezko botila pare batean sartu eta ongi itxita edukiko ditugu, entsalada bat maneatu behar dugun bakoitzean erabiltzeko. Eragin, behatza botilako ahoan jarri, zenbat ateratzen den kontrolatzeko, eta zorrotada eder bat emango diogu tomateari edo entsaladako hosto berdeei. Errazago ezin.