Menua

Ozpin-olioa fruitu lehorrekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Kakahuete olioa edo ekilore olioa, litro erdia
  • Oliba olio birjina, estra, litro erdia
  • Pinazi txigortuak, koilarakada bat
  • Hur txigortuak, koilarakada bat
  • 100 g sagardo-ozpin
  • 100 g limoi zuku
  • Gatza eta piperbeltz beltza, eho berria

Errezeta

Irabiagailu baten ontzian ozpina, limoi ura, gatza eta piperbeltza jarri eta indar bete-betean nahasiko dugu. Eman ditzala bueltak segundo batzuetan, estalkia kendu eta fruitu lehorrak gehitu, eta berriz irabiatu segundo batzuez. Estalkia berriz kendu eta orduan olioak gehituko ditugu. Beste buelta batzuk eta kitto. Ozpin-olioa kristalezko botiletan sartu eta prest ditugu entsalada bat maneatu behar dugun bakoitzean erabiltzeko.

Intxaur edo hur olio ona lortzen badugu, horixe erabil genezake kakahuete edo ekilore olioaren ordez. Askoz hobea aterako da ozpin-olioa. Ozpin-olio mota hau bikaina da eskarola maneatzeko, batik bat hirugihar puska txigortu batzuk gehitzen badizkiogu entsaladari.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Obispo tarta

Obispo tarta, Teresarena

Obispo tarta, Teresarena – Osagaiak 250 g. arbendol edo almendra xehatu 100 g. arbendol osorik 250 g. azukre 8 arrautza-gorringo 8 arrautza-zuringo 125 gr. gurin 30×30 zm-ko ontzi karratu bat (gaileta kaxa metalezko baten tapa …

Kardua arbendolekin

Kardua arbendolekin

Kardua arbendolekin –  Osagaiak Kardu bat gordinik Ura Gatza 2 baratxuri ale, xehatuak 2 koilarakada oliba olio Eskukada txiki bat arbendol edo almendra, txigortuak eta xerratan moztuak 2 koilaratxokada irin Kardua_egosi den salda, edontzi handi …

Luisa gazta tarta

Luisa gazta tarta

Luisa gazta tarta –  Osagaiak 100 g gurin guri, pomadan 450 g azukre-hauts 100 g pastel-irin ahul Ximiko bat legamia-hauts Kg bat gazta zuri, joa eta giroko tenperaturan (fromage blanc battu) 3 koilarakada bete irin …

sukaldean-fondo0

Bakailao eta mahaspasa enpanada

Osagaiak Kg bat irin Ura, litro erdia inguru 800 g gurin 4 tipulin handi, zerrendatan moztuak dl erdia oliba olio Ximiko bat piperrauts gozo 2 baratxuri-ale, pikatuak 2 koilarakada bete perrexil xehatu Gatza 750 g …

Arbendol edo almendra teilak

Arbendol edo almendra teilak

Arbendol edo almendra teilak –  Osagaiak Kg erdia azukre Kg erdia arbendol pikortua Litro laurdena arrautza zuringo Ximiko bat bainila-esentzia edo bainila-hauts Errezeta Sutatik kanpo, hagaxka elektriko batez nahasiko ditugu gai guztiak eltze batean. Ore …