Oiloa saltsan
- Errezeta
- Bidali iruzkina
Oiloa saltsan –
Osagaiak
- Oilo eder bat, puskatan egina saltsan egiteko
- Litro eta erdi ardo beltz
- Zorrotada bat oliba olio
- Zorrotada bat brandy
- 2 tipulin, pikatuak
- Azenario bat, pikatua
- 6 koilarakada tomate saltsa
- Koilarakada bat piperrauts gozo
- Eskukada bat perrexil zurtoin
- Baratxuri-buru bat, osorik eta garbi
- 8 ale piperbeltz
- Ura
- Koilarakada bat ezti
- 5 koilarakada oliba olio
- 100 g gurin hotz
Oiloa saltsan
Errezeta
Ongi sartuko diren kazola batean jarriko ditugu oilo puskak. Haien gainean ipiniko ditugu tipulinak, tomatea, azenarioa, perrexil-zurtoinak, baratxuriak eta piperbeltza, eta olio eta ardo zorrotada ederrak isuriko ditugu. 12 orduz edukiko dugu guztia hozkailuan, ukitu gabe.
Epe horren ostean, isurkariaren erdia erretiratu eta beste hainbeste ur erantsiko dugu. Estali eta su ezti-eztian jarriko dugu kazola, oiloa xamur gelditu arte, hau da, 90 bat minutu irago arte. Eginak dauden frogatzeko, hankek xamur egon beharko dute (hatzez sumatuko dugu hori).
Egosi eta gero, kazolatik aterako ditugu oilo puskak, eta egoste-saldatik bereiziko ditugu barazkiak. Saldari erantsiko diogu aurreneko marinadatik gorde dugun erdia. Saltsa maneatzeko, su ertainean jarriko ditugu barazkiak (perrexila izan ezik) potxatzen, 5 koilarakada oliba oliotan, ongi izerditu eta ilun gelditu arte, eta piperrautsa eta tomate saltsa erantsiko ditugu ondoren. Hiru aldiz erantsi eta urrituko dugu marinadaren salda. Turmixean xehatu eta, txano batetik irago ondoan, koilarakada bat ezti eta zorrotada bat brandy erantsiko ditugu. Irakiten jarriko dugu guztia eta, irakinari eta hagaxkaz jotzeari utzi gabe, 100 gramo gurin hotz erantsiko dugu. Oiloaren gainean iragaziko dugu ondoren saltsa, eta ordu erdian edukiko dugu guztia irakiten. Pausatzen utziko dugu berriro, berotu eta jan aurretik.