Menua

Oilo zopa

  • oilo zopa
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Oilo zopa – 

Osagaiak

  • Oilo erdia, zati txikitan moztua, barrukiak ere moztuak
  • Tipulin bat
  • Azenario bat
  • 2 porru
  • Xorta bat ardo zuri
  • 4 koilarakada tomate saltsa
  • 4 baratxuri ale
  • Oliba olioa
  • Eskukada bat fideo
  • Gatza

Oilo zopa

Errezeta

Eltze handi bat su gainean jarri, oliba olioa ipini eta berotasun hartan edukiko ditugu oilo puskak eta barrukiak. Gatz pixka bat eman eta barazkiak erantsiko ditugu, osorik. Ardoa, tomate saltsa eta baratxuri aleak gaineratuko ditugu ondoren. Ur ugarirekin estaliko dugu guztia. Gatza eman eta irakin eztian edukiko dugu eltzea 90 bat minutuan, haragia hezurretatik bereizi arte.

Erretiratu egingo ditugu hezurrak. Eltzea sutatik atera baino 10 minutu lehenago erantsiko ditugu fideoak, eta bero zerbitzatuko dugu zopa. Iragazki ere egin dezakegu salda eta fideoak salda hutsean egosi. Bereiz aurkeztuko dira haragi puskak eta barazkiak. Gustuak gustu, horra aukerak.

Oilo zopa

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Oilo kaneloiak

Osagaiak Oilo mardul bat, garbi Azenario bat, xerratan Porru bat, xerratan Baratxuri-buru bat Tipula bat, zatitua Litro erdia ardo beltz Ura Pastilla bat haragi-salda 5 tipulin eder, pikatuak Eskukada bat barrengorri, pikatuak Oliba olioa 16 …

Oiloa saltsan

Oiloa saltsan

Oiloa saltsan –  Osagaiak Oilo eder bat, puskatan egina saltsan egiteko Litro eta erdi ardo beltz Zorrotada bat oliba olio Zorrotada bat brandy 2 tipulin, pikatuak Azenario bat, pikatua 6 koilarakada tomate saltsa Koilarakada bat …

sukaldean-fondo0

Oilo papurtua parmentier eran

Osagaiak Oilo mardul bat, garbi Azenario bat, xerratan Porru bat, xerratan Baratxuri-buru bat Tipula bat, zatitua Litro erdia ardo beltz Ura Pastilla bat haragi-salda 5 tipulin eder, pikatuak Eskukada bat barrengorri, pikatuak Perrexil xehatua Oliba …

Oiloa pepitorian

Oiloa pepitorian

Oiloa pepitorian –  Osagaiak Oilo eder bat 2 tipulin eder, pikatuak 2 baratxuri ale, pikatuak 2 arrautza egosi Baso bete ardo zuri Ura Perrexil xehatua Azafraia, izpi batzuk Mordoxka bat arbendol, xerratuak eta gordinik, Irina …

sukaldean-fondo0

Oilo enpanadatxoak

Osagaiak 20 disko ore, enpanadatxoak egiteko Tipulin bat, pikatua Porru bat, pikatua 3 baratxuri ale, pikatuak 3 koilarakada oliba olio 600 g oilo haragi, txikitua (zopa egin badugu, balia dezakegu erabilitako haragia, larrutu ondoren) Arrautza …