Menua

Oilo kaneloiak

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Oilo mardul bat, garbi
  • Azenario bat, xerratan
  • Porru bat, xerratan
  • Baratxuri-buru bat
  • Tipula bat, zatitua
  • Litro erdia ardo beltz
  • Ura
  • Pastilla bat haragi-salda
  • 5 tipulin eder, pikatuak
  • Eskukada bat barrengorri, pikatuak
  • Oliba olioa
  • 16 hodi kaneloi-ore berezi
  • Gatza

Errezeta

8 edo 10 puskatan zatituko dugu oiloa, ahalik eta koipe gehiena erretiratuz. Gatza pixka bat emango dugu ondoren. Kazola zabal batean gorrituko ditugu puskak, alde guztietatik. Azenarioa, porrua, baratxuriak eta tipula erantsi, gai horiek guztiak biraka erabili eta ardo beltzaz uraz eta salda pastillaz bustiko ditugu ondoren. Kazola estali eta 90 bat minutuan edukiko dugu egosten guztia. Hozten utziko dugu ondoren.

Horrela maneaturiko haragia eskutan erabil dezakegun unean, hezurgabetu egingo ditugu puskak, betegarria egin ahal izateko. Iragazi eta koipea kenduko diogu saldari; sutan jarriko dugu ondoren, salda lodi bat lortu arte.

Beste kazola batean, olio pixar bat jarri eta tipulin pikatuak maneatuko ditugu, gatz pixka batez. Su eztian utziko ditugu izerditzen, xamur eta gorri gelditu arte. 45 bat minutu iragoko dira. Barrengorriak erantsi eta tipulinarekin batera salteatuko ditugu, 20 bat minutuan, gorritu arte. Gatz pixka bat eman eta oilokia sartuko dugu ondoren, papurtua. Arestian urritu eta loditu dugun saldaren erdia erantsiko dugu ondoren, eta egosten edukiko dugu guztia, zukua murriztu eta betegarria ongi goxa dadin. Gatz-puntua neurtu, zuzendu eta ongi nahasiko dugu ondoren guztia. Trinko geratu behar du.

Kaneloien zuloak beteko ditugu hurren. Bi aukera ditugu orain. Lehenengoaren arabera, erretilua batean jarriko ditugu kaneloiak eta, oiloaren zuku murriztua, mutur batzuk gurin eta xorta bat ardo zuri erantsi ondoan, labean eztiki berotu. Etengabe bustiko ditugu, orea egoki hidrata dadin eta kaneloiak mamitsu erre daitezen. Bigarrenaren arabera, tomate eta bexamelez prestaturiko hondo batean murgilduko ditugu kaneloiak; ondoren, bexamel gehiago eta gazta birrindua erantsiko dizkiegu gainetik eta gutxienez 20 minutuan edukiko ditugu labean, azala gorritu eta mamia zaporetsu geratu arte.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Pasta freskoa onddoekin

Osagaiak Onddo salteatuen errezeta bat Esnegain likidoa, litro laurden bat Pasta freskoa, 800 g Perrexil xehatua Ur eta gatza Errezeta Esnegaina irakiten jarri eta borborka hasten den momentuan onddo salteatuak gehituko ditugu. Koilara batekin nahasi …

Pasta entsalada

Pasta entsalada

Pasta entsalada –  Osagaiak Pasta egosia eta freskatua, makarroiak edo “galets”, kilo erdia 3 tomate, helduak Piper berde bat, txiki-txiki egina Tipulin bat, txiki-txiki egina Gatza … Errezeta Hasteko tomateei azala kendu eta dado txikitan …

sukaldean-fondo0

Pasta baratxuri eta perrexilarekin

Osagaiak 6 baratxuri ale, zerrendatan 8 koilarakada oliba olio Perrexil xehatua 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak) *Lau pertsonentzat Errezeta Zartagin batean olioa eta …

Oiloa saltsan

Oiloa saltsan

Oiloa saltsan –  Osagaiak Oilo eder bat, puskatan egina saltsan egiteko Litro eta erdi ardo beltz Zorrotada bat oliba olio Zorrotada bat brandy 2 tipulin, pikatuak Azenario bat, pikatua 6 koilarakada tomate saltsa Koilarakada bat …

Pasta tomatearekin

Pasta tomatearekin

Pasta tomatearekin –  Osagaiak 700 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak) 4 tomate handi, helduak, zurituak eta dadotan moztuak Tipulin handi bat 2 baratxuri ale, …