Menua

Oilo kaneloiak

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Oilo mardul bat, garbi
  • Azenario bat, xerratan
  • Porru bat, xerratan
  • Baratxuri-buru bat
  • Tipula bat, zatitua
  • Litro erdia ardo beltz
  • Ura
  • Pastilla bat haragi-salda
  • 5 tipulin eder, pikatuak
  • Eskukada bat barrengorri, pikatuak
  • Oliba olioa
  • 16 hodi kaneloi-ore berezi
  • Gatza

Errezeta

8 edo 10 puskatan zatituko dugu oiloa, ahalik eta koipe gehiena erretiratuz. Gatza pixka bat emango dugu ondoren. Kazola zabal batean gorrituko ditugu puskak, alde guztietatik. Azenarioa, porrua, baratxuriak eta tipula erantsi, gai horiek guztiak biraka erabili eta ardo beltzaz uraz eta salda pastillaz bustiko ditugu ondoren. Kazola estali eta 90 bat minutuan edukiko dugu egosten guztia. Hozten utziko dugu ondoren.

Horrela maneaturiko haragia eskutan erabil dezakegun unean, hezurgabetu egingo ditugu puskak, betegarria egin ahal izateko. Iragazi eta koipea kenduko diogu saldari; sutan jarriko dugu ondoren, salda lodi bat lortu arte.

Beste kazola batean, olio pixar bat jarri eta tipulin pikatuak maneatuko ditugu, gatz pixka batez. Su eztian utziko ditugu izerditzen, xamur eta gorri gelditu arte. 45 bat minutu iragoko dira. Barrengorriak erantsi eta tipulinarekin batera salteatuko ditugu, 20 bat minutuan, gorritu arte. Gatz pixka bat eman eta oilokia sartuko dugu ondoren, papurtua. Arestian urritu eta loditu dugun saldaren erdia erantsiko dugu ondoren, eta egosten edukiko dugu guztia, zukua murriztu eta betegarria ongi goxa dadin. Gatz-puntua neurtu, zuzendu eta ongi nahasiko dugu ondoren guztia. Trinko geratu behar du.

Kaneloien zuloak beteko ditugu hurren. Bi aukera ditugu orain. Lehenengoaren arabera, erretilua batean jarriko ditugu kaneloiak eta, oiloaren zuku murriztua, mutur batzuk gurin eta xorta bat ardo zuri erantsi ondoan, labean eztiki berotu. Etengabe bustiko ditugu, orea egoki hidrata dadin eta kaneloiak mamitsu erre daitezen. Bigarrenaren arabera, tomate eta bexamelez prestaturiko hondo batean murgilduko ditugu kaneloiak; ondoren, bexamel gehiago eta gazta birrindua erantsiko dizkiegu gainetik eta gutxienez 20 minutuan edukiko ditugu labean, azala gorritu eta mamia zaporetsu geratu arte.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Oilo papurtua parmentier eran

Osagaiak Oilo mardul bat, garbi Azenario bat, xerratan Porru bat, xerratan Baratxuri-buru bat Tipula bat, zatitua Litro erdia ardo beltz Ura Pastilla bat haragi-salda 5 tipulin eder, pikatuak Eskukada bat barrengorri, pikatuak Perrexil xehatua Oliba …

Oiloa pepitorian

Oiloa pepitorian

Oiloa pepitorian –  Osagaiak Oilo eder bat 2 tipulin eder, pikatuak 2 baratxuri ale, pikatuak 2 arrautza egosi Baso bete ardo zuri Ura Perrexil xehatua Azafraia, izpi batzuk Mordoxka bat arbendol, xerratuak eta gordinik, Irina …

oilo zopa

Oilo zopa

Oilo zopa –  Osagaiak Oilo erdia, zati txikitan moztua, barrukiak ere moztuak Tipulin bat Azenario bat 2 porru Xorta bat ardo zuri 4 koilarakada tomate saltsa 4 baratxuri ale Oliba olioa Eskukada bat fideo Gatza …

sukaldean-fondo0

Oilo kaneloiak

Osagaiak Oilo mardul bat, garbi Azenario bat, xerratan Porru bat, xerratan Baratxuri-buru bat Tipula bat, zatitua Litro erdia ardo beltz Ura Pastilla bat haragi-salda 5 tipulin eder, pikatuak Eskukada bat barrengorri, pikatuak Oliba olioa 16 …

Oiloa saltsan

Oiloa saltsan

Oiloa saltsan –  Osagaiak Oilo eder bat, puskatan egina saltsan egiteko Litro eta erdi ardo beltz Zorrotada bat oliba olio Zorrotada bat brandy 2 tipulin, pikatuak Azenario bat, pikatua 6 koilarakada tomate saltsa Koilarakada bat …