Menua

Muskuiluak eskabetxean

  • Muskuiluak eskabetxean
  • Muskuiluak eskabetxean
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Muskuiluak eskabetxean – 

Osagaiak

  • 2 kg muskuilu, garbi eta bizarrik gabe
  • 20 koilarakada ardo zuri
  • 2 tipulin eder, zerrendatan moztuak
  • 8 baratxuri xister, osorik
  • Erramua, hosto fresko bat
  • 10 koilarakada oliba olio
  • Piperbeltza, ale batzuk
  • Koilarakada bat piperrauts gozo
  • Koilarakada erdia piperrauts min
  • Litro laurdena oliba olio birjina
  • Litro laurdena sagardo-ozpin
  • 5 koilarakada ardo zuri
  • Gatza

Muskuiluak eskabetxean

Muskuiluak eskabetxeanErrezeta

Kazola handi bat sutan jarri, koilarakada batzuk oliba olio isuri eta tipulinak, erramua, piperbeltza eta baratxuriak jarriko ditugu su eztian frijitzen, 10 bat minutuan. Muskuiluak kazolaratuko ditugu orduan, ardo zuriarekin batean. Laster irekiko dira muskuiluak. Kazolatik atera eta epeltzen utziko ditugu kanpoan.

Kazola zukua murrizten utziko dugu une batzuetan, barazkiekin batera, eta piperrautsa erantsiko dugu gero. Nahasi eta, oliba olioa isuri ostena, sagardo-ozpinaren eta ardo zuriaren txanda izango da hurren. Irakin eta beste 8 bat minutuan utziko dugu dena egosten, ozpinak indarra gal dezan. Sua itzali eta epeltzen utziko dugu ondoren eskabetxea. Une horretan kazolaratuko ditugu muskuiluak, lehor ez daitezen (hutsik geratutako oskola kenduko diegu aurrez muskuiluei). Hozten utziko dugu guztia.

Hoberena dugu dena prestatu eta jakiari gutxienez 12 orduz epeltzen utzi ostean ohore egitea. Muskuiluak behar bezala bustiko dira ordurako zuku horretan. Patata egosi batzuk izan daitezke lagungarri ona: eskabetxearen barazki eta zukuarekin onduko ditugu, gatz pixka batekin.

Muskuiluak eskabetxean

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Muskuiluak ozpin-oliotan

Muskuiluak ozpin-oliotan

Muskuiluak ozpin-oliotan –  Osagaiak 2 kg muskuilu, lurrunean irekiak, epel eta oskol bakarrean 20 koilarakada oliba olio birjina 8 koilarakada sagardo-ozpin Tipulin bat, pikatua Piper gorri bat, pikatua Piper berde bat, pikatua 2 baratxuri ale, …

Muskuiluak bexamelarekin oskolean frijituak

Muskuiluak bexamelarekin oskolean frijituak

Muskuiluak bexamelarekin oskolean frijituak –  Osagaiak 1,5 kg muskuilu Tipulin handi bat, pikatua 2 piper handi, pikatuak 2 baratxuri ale, pikatuak 2 bi tomate ertain umo, pikatuak Xorta bat ardo zuri Bexamel saltsa Oliba olioa …

Muskuiluak lurrunean irekita patata frijituekin

Muskuiluak lurrunean irekita patata frijituekin

Muskuiluak lurrunean irekita patata frijituekin –  Osagaiak 2 Kg muskuilu Litro laurdena ardo zuri Kaienako pipermina, mutur bat Perrexil xehatua Patata frijituak, kraskatsuak Errezeta Ur zurrusta hotzaren azpian garbituko ditugu muskuiluak, tentu eta kontu handiz. …

Muskuiluak lurrunean irekita (2)

Muskuiluak lurrunean irekita gurin saltsa krematsuarekin

Muskuiluak lurrunean irekita gurin saltsa krematsuarekin –  Osagaiak 2 Kg muskuilu Litro laurdena ardo zuri Kaienako pipermina, mutur bat Gurina, zati handi bat (250 bat g.) Perrexil xehatua Errezeta Ur zurrusta hotzaren azpian garbituko ditugu …

Muskuilu irin-arrautzeztatuak

Muskuilu irin-arrautzeztatuak

Muskuilu irin-arrautzeztatuak –  Osagaiak 2 Kg muskuilu Litro laurdena ardo zuri Kaienako pipermina, mutur bat Oliba olioa, frijitzeko Irina eta arrautza Baratxuri ale bat Muskuilu irin-arrautzeztatuak Errezeta Ur zurrusta hotzaren azpian garbituko ditugu muskuiluak, tentu …