Menua

Muskuiluak lurrunean irekita gurin saltsa krematsuarekin

  • Muskuiluak lurrunean irekita (2)
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Muskuiluak lurrunean irekita gurin saltsa krematsuarekin – 

Osagaiak

  • 2 Kg muskuilu
  • Litro laurdena ardo zuri
  • Kaienako pipermina, mutur bat
  • Gurina, zati handi bat (250 bat g.)
  • Perrexil xehatua

Errezeta

Ur zurrusta hotzaren azpian garbituko ditugu muskuiluak, tentu eta kontu handiz. Baztertu egingo ditugu hondaturik edo zabalik daudenak, eta bizarretatik tiraka garbituko ditugu zikinenak.

Kazola tapadun batean isuriko dugu ardo zuria eta gaineratu kaiena muturra. Sutan jarri eta, isurkaria bor-bor hasi orduko, erantsiko ditugu muskuiluak. Kazola tapa dezagun ondoren. Minutu batzuen buruan erretiratuko ditugu zabaldutako muskuiluak, eta eltze batera iragaziko dugu ondoren kazolan gelditu den salda, su eztian erdira-edo murriztu dadin. Gurina hasiko gara orduan eransten, pixkana-pixkana eta dadotan moztua, zurezko zaliari eragiteari utzi gabe, saltsa lodi krematsu bat lortu arte. Perrexila hautseztatu dugu ondoren haren gainetik. Muskuiluak epel egongo dira oraindik; azala edo oskola kendu eta haien gainean hedatuko dugu saltsa. Berehala zerbitzatu.

Muskuiluak lurrunean irekita gurin saltsa krematsuarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Muskuiluak saltsa berdean

Muskuiluak saltsa berdean

Muskuiluak saltsa berdean – Osagaiak  2 Kg muskuilu 6 baratxuri ale, xaflatan Litro laurdena ur bero 5 koilarakada oliba olio birjina Perrexil pikatua Koilarakada apal bat irin Zorrotada bat ardo zuri Muskuiluak saltsa berdean Errezeta …

Muskuiluak lurrunean irekita patata frijituekin

Muskuiluak lurrunean irekita patata frijituekin

Muskuiluak lurrunean irekita patata frijituekin –  Osagaiak 2 Kg muskuilu Litro laurdena ardo zuri Kaienako pipermina, mutur bat Perrexil xehatua Patata frijituak, kraskatsuak Errezeta Ur zurrusta hotzaren azpian garbituko ditugu muskuiluak, tentu eta kontu handiz. …

Muskuilu zopa

Muskuilu zopa

Muskuilu zopa –  Osagaiak 2 kg muskuilu Kg erdia arrain mutur, hegalak edo matrailak 2 tipulin, pikatuak Porru bat, pikatua Azenario bat, pikatua 2 baratxuri ale, pikatuak Oliba olioa Baso bete ardo zuri 3 l …

Muskuiluak tomatearekin

Muskuiluak tomatearekin

Muskuiluak tomatearekin –  Osagaiak 2 Kg muskuilu Litro laurdena ardo zuri Oliba olio Kaienako pipermina, mutur bat 6 baratxuri ale, pikatuak 4 tipulin, pikatuak Litro bat tomate saltsa Perrexil xehatua Muskuiluak tomatearekin Errezeta Ur zurrusta …

Muskuiluak eskabetxean

Muskuiluak eskabetxean

Muskuiluak eskabetxean –  Osagaiak 2 kg muskuilu, garbi eta bizarrik gabe 20 koilarakada ardo zuri 2 tipulin eder, zerrendatan moztuak 8 baratxuri xister, osorik Erramua, hosto fresko bat 10 koilarakada oliba olio Piperbeltza, ale batzuk …