Menua

Modako behikia

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Kg bat behiki (tapa, kadera, biribilkia. Harakina trebea bada, urdaiztatua eta hariz josia, sasoiari eusteko)
  • Txahal hanka oso bat, bitan zatitua
  • 4 koilarakada oliba olio
  • Tipula bat
  • Azenario bat
  • Porru bat
  • 2 baratxuri ale
  • 3 tomate ertain, osorik
  • 8 ale piperbeltz
  • Iltze usaintsu bat
  • Sorta bat perrexil zurtoin
  • Erramu hosto erdi fresko bat
  • Baso bete ardo zuri
  • 2 l ur bero
  • Gatza

Errezeta

Palais Royaletik hurbil zegoen “Boeuf á la Mode” jatetxe paristarrak, arrakasta handiz zerbitzatu zuen errezeta hau 1792tik (urte hartan sortu zen) 1936ra arte (urte hartan itxi zen).

Hondo sakoneko eltze zabal bat aukeratuko dugu, haragi pieza osorik eta barazki guztiak eroso sartu ahal izateko. Olioa isuri eta su bizian jarriko dugu eltzea. Berotu orduko ipiniko ditugu bi txahal hanka erdiak eta behiki zatia, gatza emana eta hariz josia, maneatu bitartean itxura polita izan dezan uneoro. Su bizian utziko dugu haragia txigortzen, alde guztietatik, iraulkatuz eta aldiro-aldiro koipeztatuz, olioari erretzen utzi gabe. Behar izanez gero, apaldu egingo dugu suaren indarra, baina behikiak gorri gelditu behar du, baita txahal hanka erdiek ere.

Haragia ongi txigortu ondoren sua eztitu eta puska handitan erantsiko ditugu barazkiak, eta haiekin batera baratxuri aleak, osorik, perrexil sorta, piperbeltza, erramua eta iltze usaintsua. Ezti-ezti edukiko ditugu barazkiak potxatzen, su ertainean eta eltzea estali gabe, gaiak erregos daitezen. Labean ere egin dezakegu hau; zailxeago da kontua, baina bidera daitekeena. Kasu horretan, ongi ziurtatuko dugu kazolak plastikozko ezer ez duela, sutea eragin eta aseguruari deitu beharrik ez izateko. Tapaturik edukiko betiere eltzea.

Biraka erabiliko dugu haragia, alde guztietatik erregos dadin eta zukuan berdin-berdin busti dadin. Koipe gehiegi duela sumatzen badugu, horra kentzeko momentua. Eltzea albo batetik goratu eta koilara batez erretiratuko dugu soberako olioa. Orduan isuriko dugu ardo zuria. 10 bat minutuan edukiko dugu irakiten. Haren ondotik erantsiko dugu ura; gatza berriro eman eta ezti-ezti utziko dugu egosten, sutan edo labean, pare bat orduan. Tapaturik betiere. Zukua berehala ahitu dela ikusten badugu, erants dezagun hura: hala jokatuko dugu egoste-epe guztian. Zukuak estaliko du, doi-doi baina estali, uneoro haragi pieza.

Behiki pieza eta txahal hanka erdiak aterako ditugu ondoren. Hezurra kendu diegu txahal hanka erdiei. Berriro kazolaratuko dugu haragi guztia, osorik behikia eta puska txikitan zatituak txahal hanka erdiak. Zukua iragazi eta haien gainetik isuriko dugu. Ezti-ezti egosiko dugu guztia, irakin arinean, 30 bat minutuan, saltsa loditu eta hanken gelatinak halako distira eman diezaion guztiari. Bukaeran, oliotan hain bat minutuan salteaturiko azenario eta tipulatxoak (kurruskari xamar bideratuko ditugu aukeran) erantsi ahal izango dizkiogu saltsari, behiki gisatu honen hornidura izan daitezen. Haria kendu eta xerra loditan moztuko dugu behi haragia. Saltsa gelatinatsu eta barazkiekin aurkeztuko dugu.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Behi haragia saltsan barrengorriekin

Osagaiak 1,5 kg behi haragi, gisatzeko, erdi tamainako pusketan zatitua 2 piper txorizero, aurrez 1,5 l ur epeletan beratuak, ordu pare batean 3 baratxuri ale, pikatuak 2 tipulin handi, pikatuak Irin pixar bat 10 koilarakada …

sukaldean-fondo0

Eltzekaria nola egin

Osagaiak Porru bat 2 azenario Arbi bat Tipula bat, iltze usaintsu bat ziztaturik duela Baratxuri-buru bat 10 koilarakada oliba olio 2 hanka hezur eta 2 belaun hezur 200 g txerri saiheski 200 g txerri urdai …

sukaldean-fondo0

Behi enpanadatxoak

Osagaiak 20 disko ore, enpanadatxoak egiteko Tipulin bat, pikatua 3 baratxuri ale, pikatuak 3 koilarakada oliba olio 600 g behi haragi, txikitua (ahal izanez gero gizen-zain askorekin) 15 koilarakada tomate saltsa Perrexil xehatua Arrautza, joa …

Behi mingaina ardo beltzaren saltsan

Behi mingaina ardo beltzaren saltsan

Behi mingaina ardo beltzaren saltsan –  Osagaiak Behi mingain bat 1,5 l ur Haragi salda kontzentratua, pastilla bat Tipula bat, zerrendetan zatitua 2 baratxuri ale 2 azenario, xerratuak Porru bat, xerratua Oliba olio pixar bat …

behi isatsa saltsan

Behi isatsa saltsan

Behi isatsa saltsan Osagaiak 2 behi isats, kilo banakoak, giltzaduretatik zatituak Ardo zuria, litro laurdena Azenario bat 2 tipula 10 baratxuri ale, osorik Gurin puska bat, ederra 3 litro ur Haragi salda, pastilla bat Oliba …