Menua

Behi haragia saltsan barrengorriekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 1,5 kg behi haragi, gisatzeko, erdi tamainako pusketan zatitua
  • 2 piper txorizero, aurrez 1,5 l ur epeletan beratuak, ordu pare batean
  • 3 baratxuri ale, pikatuak
  • 2 tipulin handi, pikatuak
  • Irin pixar bat
  • 10 koilarakada tomate saltsa
  • Kilo bat txanpinoi, xerratan moztuak
  • Kaienako piper-mutur bat
  • Oliba olio pixar bat
  • Gatza

Errezeta

Oliba olio pixar bat kazola zabal batean isuri, eta gorritzen ipiniko ditugu haragi puskak, gatza eman ondoan. Utzi egingo diegu alde guztietatik gorri daitezen arte. Horren ostean, gorde egingo ditugu plater batean. Kazola berean, soberan dagoen koipea kendu ondoren, erantsiko ditugu tipulina eta baratxuriak. Gatz pittin bat eman eta buelta batzuk emango dizkiogu, 15 bat minutuan, su eztian. Orduan erantsiko dugu irin pixarra. Buelta batzuk eman eta erantsi egingo ditugu aurrez txigortutako haragi puskak, atera duten zukua eta guzti. Berriro ere buelta batzuk eman eta erantsi egingo ditugu tomate saltsa, piper txorizeroen mamia eta piperrak beratzen edukitako salda.

Horren ostean, kazola estali eta egiten utziko dugu guztia oso su eztian, 2 ordutan gutxienez. Lehortzen ari dela ikusten badugu, erantsiko dugu piper txorizeroak beratzen edukitako salda gehiago, gisatua xamur geratu dela ikusi arte. Gisatua erabat egin baino 10 minutu lehenago erantsiko ditugu txanpinoiak, aurrez padera batean olio pixar batekin eta piper-muturrarekin salteatuak, eta gatz apur bat.

Azken minutuetan oso su eztian egiten utziko dugu guztia. Haragiak heze gelditu behar du eta saltsak busti egin behar ditu puskak. Azkenean gatz pixka bat hautseztatuko dugu gainetik, gutxi duela ikusten badugu.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Behi mingaina ardo beltzaren saltsan

Behi mingaina ardo beltzaren saltsan

Behi mingaina ardo beltzaren saltsan –  Osagaiak Behi mingain bat 1,5 l ur Haragi salda kontzentratua, pastilla bat Tipula bat, zerrendetan zatitua 2 baratxuri ale 2 azenario, xerratuak Porru bat, xerratua Oliba olio pixar bat …

hanburgesa

Hanburgesak

Hanburgesak –  Osagaiak Kg bat haragi xehatu, hainbat motatakoa: txerria, txahala eta behia 2 arrautza gorringo Perrexil xehatua Ogi mamia, puska eder bat, esnetan beratua eta ondoren xukatua 2 tipula ertain, pikatuak Oliba olioa, tipulak …

TXERRI HANKAK JavierLastras

Txerri hankak saltsan

Txerri hankak saltsan Osagaiak 12 txerri hanka, aurrekoak eta zuri-zuriak (Egosiak erosten badituzu, lan eta plazer gutxiago. Zeuk erabaki) 30 baratxuri ale, zuritu gabe Porru bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Litro erdia ardo beltz Oliba …

Igel-hanka-salteatuak2

Igel hanka salteatuak

Igel hanka salteatuak –  Osagaiak Kg bat igel hanka garbi, eskeletotik bereiziak 4 baratxuri ale, pikatuak Eskukada bat perrexil, pikatua 8 koilarakada oliba olio Limoi bat, lautan zatitua Errezeta Animaliaren gorputzarekin batean aurkezten dira igel …

sukaldean-fondo0

Ttotto beroa (hot-dog)

Osagaiak 4 opil luze eta mehe 8 saltxitxa on Piper berde bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Xorta bat oliba olio Gatza Errezeta Alde batetik irekiko ditugu opilak edo ogiak, eta prest utziko ditugu betetzeko. Padera …