Menua

Mero kokotea labean

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 2 mero kokote ertain, 4 lagunentzat, bitan irekiak, mintz beltzik gabe (erretzeko prestatzeko eskatuko diogu arrain-saltzaileari).
  • Baso erdi bat ardo zuri
  • 10 koilarakada oliba olio
  • 6 baratxuri ale, xerratan moztuak
  • 4 koilarakada sagardo-ozpin
  • Perrexil pikatua
  • Gatza

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Gatza eman eta labeko erretilu batean paratuko ditugu kokoteak. Ardo zuria eta oliba olio pixka bat isuriko dugu ondoren. Aldez aurretik 180ºtan berotutako labean sartuko ditugu, eta hantxe edukiko ditugu 25 bat minutuan. Arrainaren zukuaz garaztatuko ditugu aldiro-aldiro kokoteak, alde mamitsuak erdiko hezurretik aise askatzeko moduan daudela ikusi arte. Heze egongo da beti erretiluaren hondoa, eta ura erantsiko dugu ardoa lurruntzen bada. Egizu kontu kilo bakoitzeko 15 bat minutu egin behar dituela arrainak labean.

Bukaera aldean, kokoteak ia erre direnean, zartagin batean olioa su bizian berotu eta baratxuri xerrak gorrituko ditugu hartan. Txigortu direnean, sagardo-ozpina eta arrain errearen zukuaren parte bat gaineratu eta irakiten edukiko dugu guztia segundo batzuetan. Erne zipriztinekin! Perrexila erantsi eta baratxuri-olio hori garaztatuko dugu erretiluan zabalik egongo diren kokoteen gainean. Mahaira beldurrik gabe!

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Meroa meuniere eran

Osagaiak 8 mero domina lodi, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe Koilarakada bat oliba olio Gurina, zati handi bat 2 limoiren zukua Perrexila, txikitua Irina eta gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Gatza emango diogu arrainari, bi aldeetan …

Mero errea

Mero errea txirlekin

Mero errea txirlekin –  Osagaiak Mero bat, 4 lagunentzat, ezkatarik, alboko hezurrik eta errairik gabe Baso erdia ardo zuri 7 koilarakada oliba olio 6 baratxuri ale, xaflatan 4 koilarakada sagardo-ozpin Kg bat txirla Perrexil xehatua …

meroa

Meroa plantxan baratxuri-olioarekin

Meroa plantxan baratxuri-olioarekin –  Osagaiak 4 mero solomo, hezurrik gabe, 220 g bakoitzak 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Gatza Meroak plantxan baratxuri-olioarekin Errezeta Gatza bi aldeetatik …

sukaldean-fondo0

Mero irin-arrautzeztatua

Osagaiak 8 mero puska, azalik gabe, 75 g bakoitzak Oliba olioa, frijitzeko Baratxuri ale bat Irina eta arrautza joa Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Gatza emango diegu mero puskei. Padera batean olio pixar bat isuri eta …

sukaldean-fondo0

Mero hegalak saltsa berdean patatekin

Osagaiak Mero freskoaren hegalak, garbiak, hondar beltzak-eta kenduta. Kilo bat 10 koilarakada oliba olio Baso erdi bat ardo zuri Arrain salda edo ura 2 baratxuri ale, txikituak Perrexil txikitua Patata txiki batzuk, egosiak, xerra lodi …