Menua

Lupia plantxan txirla eta ganbekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 4 lupia solomo, hezurrik gabe, 220 g bakoitzak
  • kg erdia ganba, gordinik eta zurituak
  • kg txirla
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri ale, xerratan
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • Perrexila, xehatua
  • Gatza

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko ditugu lupia solomoak su bizian, oliba olio pixar batekin. 4 bat minutuan edukiko ditugu su bizi horretan. Erretiratu egingo ditugu, lehor ez daitezen.

Padera garbitu, olioa isuri eta hartan gorrituko ditugu baratxuri xerrak. Ganbak erantsi eta arin frijituko ditugu ondoren une batzuetan. Berehala aterako ditugu, lehor ez daitezen. Paderan gelditu den koipean irauliko ditugu ondoren txirlak, su bizian ireki daitezen. Ireki orduko gaineratuko ditugu berriro ganbak eta ozpina, murriztu eta baratxuri-olioari kutsua utz diezaion. Ez du saltsak zuku behar, heze eta mamitsu baizik. Perrexil xehatua erantsi eta lupia solomoen gainean garaztatuko dugu baratxuri-olioa. Eta mahaira!

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Lupia txakolinaren kutsuan txirlekin

Osagaiak Lupia bat edo bi lupia txiki, 4 lagunentzako, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe Baso erdi bat txakolin 7 koilarakada oliba olio 6 baratxuri ale, xerratan 4 koilarakada sagardo-ozpin Kg bat txirla Perrexil xehatua …

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin –  Osagaiak Lupi eder bat edo bi ertain, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, xerratan 3 koilarakada …

sukaldean-fondo0

Lupia hegalak saltsa berdean patatekin

Osagaiak  Lupia hegalak, garbiak, hondar beltzak-eta kenduta. Kilo bat 10 koilarakada oliba olio Baso erdi bat ardo zuri Arrain salda edo ura 2 baratxuri ale, txikituak Perrexil txikitua Patata txiki batzuk, egosiak, xerra lodi samarretan …

sukaldean-fondo0

Lupia xerrak meuniere eran

Osagaiak 4 lupia domina lodi, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe Koilarakada bat oliba olio Gurina, zati handi bat 2 limoiren zukua Perrexila, txikitua Irina eta gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Gatza emango diogu arrainari, bi aldeetan. …

sukaldean-fondo0

Lupia osorik erreta

Osagaiak Lupia bat edo bi lupia txiki, 4 lagunentzako, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xerratan 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil xehatua Gatza *Lau …