Menua

Lupia hegalak saltsa berdean patatekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  •  Lupia hegalak, garbiak, hondar beltzak-eta kenduta. Kilo bat
  • 10 koilarakada oliba olio
  • Baso erdi bat ardo zuri
  • Arrain salda edo ura
  • 2 baratxuri ale, txikituak
  • Perrexil txikitua
  • Patata txiki batzuk, egosiak, xerra lodi samarretan moztuak. Kilo laurdena
  • Gatza

Errezeta

Kazola zabal eta ez sakon batean hegal gazituak jarri, azala gora begira dutela eta oliba olioa eta baratxuri txikitua bota bertara. Su ezti-eztian frijitu daitezela, poliki-poliki, kazolari eraginez aurrera-atzera, 4 bat minutuan.

Gelatina askatzen hasten denean (olioa uhertuz joango delako ohartuko gara), ardo zuria gehitu eta eragiten segitu su oso motelean egiten den bitartean. Buelta eman hegalei eta salda edo ur pittin bat gehitu. Hegalak nolakoak diren eta zenbateraino diren freskoak, saltsa gehiago edo gutxiago lodituko da. Saltsak koipetsua behar du izan, lodi antza, baina ez trinkoa inondik ere. Azkenean, patata xerrak erantsi eta astindu eder bat eman. Perrexil txikitua parparrean bota gainetik eta zerbitzatu.

(Frijitu aurretik, nahi izanez gero, hegalak irinetan pasatu eta pixka astindu irin gehiegi ez itsasteko. Horrela saltsa lodixeagoa izango da. Baina bakoitzak erabaki dezala zer duen nahiago).

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Lupia xerrak meuniere eran

Osagaiak 4 lupia domina lodi, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe Koilarakada bat oliba olio Gurina, zati handi bat 2 limoiren zukua Perrexila, txikitua Irina eta gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Gatza emango diogu arrainari, bi aldeetan. …

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin –  Osagaiak Lupi eder bat edo bi ertain, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, xerratan 3 koilarakada …

sukaldean-fondo0

Lupia osorik erreta

Osagaiak Lupia bat edo bi lupia txiki, 4 lagunentzako, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xerratan 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil xehatua Gatza *Lau …

sukaldean-fondo0

Lupia plantxan txirla eta ganbekin

Osagaiak 4 lupia solomo, hezurrik gabe, 220 g bakoitzak kg erdia ganba, gordinik eta zurituak kg txirla 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xerratan 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexila, xehatua Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Gatza …