Menua

Lupia osorik erreta

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Lupia bat edo bi lupia txiki, 4 lagunentzako, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe
  • Baso erdi bat ardo zuri
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri ale, xerratan
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • Perrexil xehatua
  • Gatza

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Gatza eman eta labeko erretilu batean paratuko dugu lupia. Ardo zuria eta oliba olio pixka bat isuriko dugu ondoren. Aldez aurretik 180º-tan berotutako labean sartu eta hantxe edukiko ditugu 25 bat minutuan. Arrainaren zukuaz garaztatuko dugu aldiro-aldiro lupia, mamia erdiko hezurretik aise askatzeko moduan dagoela ikusi arte. Heze egongo da beti erretiluaren hondoa, eta ura erantsiko dugu ardoa lurruntzen bada. Egizu kontu kilo bakoitzeko 15 bat minutu egin behar dituela arrainak labean.

Bukaera aldean, lupia ia egin denean, zartagin batean olioa su bizian berotu eta baratxuri xerrak gorrituko ditugu hartan. Txigortu direnean, sagardo-ozpina eta arrain errearen zukuaren parte bat gaineratu eta irakiten edukiko dugu guztia segundo batzuetan. Erne zipriztinekin! Perrexil xehatua erantsi eta baratxuri-olioa garaztatuko dugu erretiluan zabalik eta hezurrik gabe egongo den lupiaren gainean. Mahairako prest edukiko dugu orduan lupia.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin –  Osagaiak Lupi eder bat edo bi ertain, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, xerratan 3 koilarakada …

sukaldean-fondo0

Lupia txakolinaren kutsuan txirlekin

Osagaiak Lupia bat edo bi lupia txiki, 4 lagunentzako, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe Baso erdi bat txakolin 7 koilarakada oliba olio 6 baratxuri ale, xerratan 4 koilarakada sagardo-ozpin Kg bat txirla Perrexil xehatua …

sukaldean-fondo0

Lupia hegalak saltsa berdean patatekin

Osagaiak  Lupia hegalak, garbiak, hondar beltzak-eta kenduta. Kilo bat 10 koilarakada oliba olio Baso erdi bat ardo zuri Arrain salda edo ura 2 baratxuri ale, txikituak Perrexil txikitua Patata txiki batzuk, egosiak, xerra lodi samarretan …

sukaldean-fondo0

Lupia xerrak meuniere eran

Osagaiak 4 lupia domina lodi, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe Koilarakada bat oliba olio Gurina, zati handi bat 2 limoiren zukua Perrexila, txikitua Irina eta gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Gatza emango diogu arrainari, bi aldeetan. …