Menua

Lupia txakolinaren kutsuan txirlekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Lupia bat edo bi lupia txiki, 4 lagunentzako, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe
  • Baso erdi bat txakolin
  • 7 koilarakada oliba olio
  • 6 baratxuri ale, xerratan
  • 4 koilarakada sagardo-ozpin
  • Kg bat txirla
  • Perrexil xehatua
  • Gatza

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Gatza eman eta labeko erretilu batean paratuko dugu lupia. Ardo zuria eta oliba olio pixka bat isuriko dugu ondoren. Aldez aurretik 180º-tan berotutako labean sartu eta hantxe edukiko ditugu 25 bat minutuan. Arrainaren zukuaz garaztatuko dugu aldiro-aldiro lupia, mamia erdiko hezurretik aise askatzeko moduan dagoela ikusi arte. Heze egongo da beti erretiluaren hondoa, eta ura erantsiko dugu ardoa lurruntzen bada. Egizu kontu kilo bakoitzeko 15 bat minutu egin behar dituela arrainak labean.

Bukaera aldean, lupia ia egin denean, zartagin batean olioa su bizian berotu eta baratxuri xerrak gorrituko ditugu hartan. Txigortu direnean, sagardo-ozpina, arrain errearen zukuaren parte bat eta txirlak gaineratuko ditugu. Erne zipriztinekin! Ireki orduko, bitsadera batez aterako ditugu txirlak kazolatik, eta murrizten eta loditzen utziko dugu ondoren saltsa.Txirlak gehiegi ez egosteko edo gomatsu ez gelditzeko egingo dugu hori. Kazolaratu egingo ditugu berriro txirlak eta, une batzuetan biraka erabili eta gero, perrexila erantsi eta baratxuri-olioarekin batera erantsiko ditugu txirlak lupia solomo dagoeneko hezurgabetuen gainera (hezurra kenduko diegu aurrez arrain solomoei). Zerbitzatu eta jan

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Lupia xerrak meuniere eran

Osagaiak 4 lupia domina lodi, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe Koilarakada bat oliba olio Gurina, zati handi bat 2 limoiren zukua Perrexila, txikitua Irina eta gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Gatza emango diogu arrainari, bi aldeetan. …

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin

Lupia labean tipula, patata eta tomatearekin –  Osagaiak Lupi eder bat edo bi ertain, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, xerratan 3 koilarakada …

sukaldean-fondo0

Lupia plantxan txirla eta ganbekin

Osagaiak 4 lupia solomo, hezurrik gabe, 220 g bakoitzak kg erdia ganba, gordinik eta zurituak kg txirla 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xerratan 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexila, xehatua Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Gatza …

sukaldean-fondo0

Lupia osorik erreta

Osagaiak Lupia bat edo bi lupia txiki, 4 lagunentzako, ezkata, errai eta alboko hezurrik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xerratan 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil xehatua Gatza *Lau …