Katu zopa
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Katu zopa –
Osagaiak
- Litro bat ur
- Gatza, pixar bat
- Baratxuri ale bat, pikatua
- 5 koilarakada oliba olio birjina
- Ximiko bat piperbeltz, ehoa
- 4 eskukada bete ogi zuri (ogi biribil zaharra, xerra mehetan moztua)
- 2 arrautza
- 2 koilarakada gazta birrindu.
…
Errezeta
- Errezeta hau egiteko ura egosten jarri eta harekin batera erantsiko ditugu baratxuri alea, olioa eta piperbeltz ehoa. Irakiten hasi orduko gaineratuko dugu ogi zuria, pixkana-pixkana, zopan ongi batu dadin, egoki lodi dadin. Horrela jokatzen badugu berehala lortuko dugu nahi dugun lodiera arin hori. Argi geldituko dira zopak, eta gutxienez ordu erdia beharko dute sutan horretarako.
- Beste ontzi edo gopor batean joko ditugu arrautzak, eta gaztarekin nahasi ondoren.
- Zopak egosten behar duten ordu erdi horren ostean erantsiko dizkiegu arrautzak eta gazta. Nahasi, gatz-puntua zuzendu eta sutatik aterako ditugu zopak.
- 10 bat minutuan edukiko ditugu pausatzen, ongi estalita. Lodi eta krematsu, erakargarri azalduko zaizkigu zopa hauek.
…
Kasu!
Uraren ordez salda bideratzen badugu, zoragarriak dira.
Katu zopa

Baratxuri purea
Baratxuri purea – Osagaiak 500 g baratxuri ale 3 koilarakada oliba olio birjina Litro laurden pasa esnegain Mutur bat gurin Gatza Baratxuri purea Errezeta Zuritu, kazola batean ipini eta ur hotzez estaliko ditugu baratxuriak. Su …

Opil suitzar torradak
Osagaiak 8 opil suitzar edo esne-opil Esnea, litro erdia Esnegain likidoa, litro laurdena 10 koilarakada azukre Kanela ezpaltxo bat Limoi azala, zati bat Irin xorta bat Arrautzak, joak Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko Azukre beltza …

Atun ogitartekoa
Atun ogitartekoa – Osagaiak Opil bat, bitan irekia Lata txiki bat hegaluze oliotan, ongi xukatua eta zatitan bereizia Piper gorriak edo berdeak, erreak, zurituak, zerrendatan moztuak eta oliotan, baratxuri ale gordin batekin, edukiak Errezeta Oliba …

Mojo berdea
Mojo berdea – Osagaiak Eskutada eder bat perrexil Eskutada eder bat martorri Zorrotada bat ardo ozpin 4 baratxuri ale, zurituak Aguakate heldu-heldua, zuritua eta hezurrik gabe Limoi ur pixka bat Oliba olio birjina, zorrotada bat …

Barazki ogitartekoa
Barazki ogitartekoa – Osagaiak Ogitarteko hau ogi freskoaz edo moldeko ogiaz egin daiteke, gustuen arabera. Opil bat, bitan irekia Saltsa maionesa edo saltsa arrosa Arrautza egosi bat, zuritua eta xerratan Xerra batzuk tomate fresko, garbi …