Menua

Baratxuri purea

  • Baratxuri purea
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Baratxuri purea – 

Osagaiak

  • 500 g baratxuri ale
  • 3 koilarakada oliba olio birjina
  • Litro laurden pasa esnegain
  • Mutur bat gurin
  • Gatza

Baratxuri purea

Errezeta

  1. Zuritu, kazola batean ipini eta ur hotzez estaliko ditugu baratxuriak. Su eztian jarri eta, irakitan hasi ordutik beste 15 bat minutuan edukiko ditugu.
  2. Xukatu eta harraskan galaraziko dugu hura.
  3. Garbitu eta kazola berean erantsiko dugu oliba olioa, su ertainean. Baratxuri xukatuak erantsi eta potxatzen utziko ditugu su ezti-eztian, beste 15 bat minutuan.
  4. Orduan erantsiko ditugu esnegaina eta gatza, ximiko bat. Beste 15 bat minutuan edukiko ditugu baratxuriak gozatzen.
  5. Haien ostean, xukatu eta irabiagailu baten ontzian sartu ondoren, indar betean xehatuko ditugu baratxuriak egositako esnegaina hari mehean erantsi bitartean.
  6. Gurina erantsi, gatz-puntua neurtu eta zerbitzatu egingo dugu purea.

 

Izugarri ona da, erreki bati edo saltsan maneaturiko haragi bati laguntzeko.

Baratxuri purea

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

zurrukutuna

Zurrukutuna (baratxuri zopa bakailaoarekin)

Zurrukutuna (baratxuri zopa bakailaoarekin) Osagaiak 200 bakailao gazi, papurtua Zopako ogia, zati handi bat 15 koilarakada oliba olio Baratxuri-buru bateko aleak, banaturik Bi koilarakada piper-mami, kontserbakoa Tomate saltsa, 4 koilarakada handi Ur beroa, litro erdia …

Mojo picon

Mojo picon

Mojo picon –  Osagaiak Baratxuri-buru bat, zuritua Eskukada bat palmondo piper lehor Eskukada bat kumino Koilarakada oparo bat piperrauts gozo Litro laurdena oliba olio birjina 10 koilarakada ardo-ozpin 2 moldeko ogi-xerren mamia Eskukada bat arbendol, …

sukaldean-fondo0

Ozpin-olioa baratxuriekin

Osagaiak Kakahuete olioa edo ekilore olioa, litro erdia Oliba olio birjina, estra, litro erdia 200 g Xerezko ardo-ozpin Soja saltsa, bi koilarakada Limoi zukua, litro laurdena 6 baratxuri ale, txiki-txiki eginak Gatza eta piperbeltz beltza, …

BERAKATZA

Berakatza ahora etor ez dakigun

Berakatza edo baratxuria ahora etor ez dakigun, hoberena da zuritu, zatitu eta haren barruan dagoen ernamuina kentzea, oso pisua baita janez gero. Ernamuin hori berdekara kolorekoa izaten da. gainera, lizun kontutan ibiltzeko asmoz bazaude, gainera, …

Barazki pistoa

Barazki pistoa

Barazki pistoa –  Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 8 baratxuri ale, osorik, zuritu gabe Oliba olio birjina, 10 koilarakada 2 kuiatxo dadotan moztuak 2 pipermorro gorri, dadotan moztuak 2 piper berde, dadotan moztuak 2 alberjinia …