Menua

Opil suitzar torradak

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 8 opil suitzar edo esne-opil
  • Esnea, litro erdia
  • Esnegain likidoa, litro laurdena
  • 10 koilarakada azukre
  • Kanela ezpaltxo bat
  • Limoi azala, zati bat
  • Irin xorta bat
  • Arrautzak, joak
  • Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko
  • Azukre beltza
  • Kanela-hautsa

Errezeta

Kazola baten ipiniko ditugu esnea, esnegaina eta azukrea. Limoi azala eta kanela ezpaltxoa erantsi, eta irakiten jarriko dugu guztia, su eztian, lehen borborrak hasi arte. Une horretan atera egingo dugu sutatik. Hozten utziko dugu ondoren.

Bitartean, prestatuko ditugu opilak esnetan bustitzeko. Labaina batez bitan zatituko ditugu opilak, luzeran, hala moztuz gero esnetan sartzean askoz ere hobeto xurgatuko baitute likidoa eta hobeto puztuko baitira. Erretilu zabal batean ipiniko ditugu opilak ondoren. Iragazki baten bidez isuriko ditugu esnea eta esnegaina opil suitzarren gainean, eta utzi egingo ditugu esnetan bustitzen, 10 minutuan gutxienez, poliki-poliki buelta emanez. Erne ibili behar dugu oso erraz hausten dira eta.

Ogia esnetan ongi busti ondoan, kontu handiz pasako ditugu irin-arrautzatan, hautsi gabe. Padera batean olio ugarian frijituko ditugu ondoren, ezti-ezti frijitu ere, ongi txigortu arte. Paper xurgatzailean xukatuko ditugu gero. Jan aurretik azukre beltz pixka bat hautseztatuko dugu gainetik, eta usaintsuak gustatzen bazaizkigu, berriz, kanela hauts pixar bat ere. Hobe da epel jatea torradak. Inauteri garaian jaten dira bereziki.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Ogi edo opil suitzar torrada karamelatuak

Osagaiak 16 torrada irin-arrautzatan pasa berriak, ogi edo opil suitzarrarekin eginak 15 koilarakada krema 5 koilarakada almendra joa Ron xorta bat Arrautza gorringo bat Azukrea eta krema kataluniarra egiteko erabiltzen dugunaren moduko karamelugaia Errezeta Lehenik …

Pa amb tomaquet

Pa amb tomaquet

Pa amb tomaquet –  Osagaiak Ogi biribila, xerra loditan moztua Tomate freskoa eta umoa Oliba olioa Gatza Errezeta Mami xamurrekoa eta azal kraskatsukoa da errezeta honetan erabili beharreko ogia, gure lagun kataluniarrek pan de payés deitzen …

Ibañez jaunaren zizka

Ibañez jaunaren zizka

Ibañez jaunaren zizka –  Beharrezkoak Ogi xigortua Maionesa Gazta parmesano birrindua Tipula txiki-txiki eginda … Errezeta Madrilgo fisikari batek erakutsi zigun errezeta hau. Ibañez zeukan deitura. Erraza bezain erabilgarria da etxera jendea datorkigunean, geuk eginiko …

sukaldean-fondo0

Ogi edo opil suitzar torrada karamelatuak

Osagaiak 16 torrada irin-arrautzatan pasa berriak, ogi edo opil suitzarrarekin eginak 15 koilarakada krema 5 koilarakada almendra joa Ron xorta bat Arrautza gorringo bat Azukrea eta krema kataluniarra egiteko erabiltzen dugunaren moduko karamelugaia Errezeta Lehenik …

katu zopa

Katu zopa

Katu zopa –  Osagaiak Litro bat ur Gatza, pixar bat Baratxuri ale bat, pikatua 5 koilarakada oliba olio birjina Ximiko bat piperbeltz, ehoa 4 eskukada bete ogi zuri (ogi biribil zaharra, xerra mehetan moztua) 2 …