Kardua arbendolekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Kardua arbendolekin –
Osagaiak
- Kardu bat gordinik
- Ura
- Gatza
- 2 baratxuri ale, xehatuak
- 2 koilarakada oliba olio
- Eskukada txiki bat arbendol edo almendra, txigortuak eta xerratan moztuak
- 2 koilaratxokada irin
- Kardua_egosi den salda, edontzi handi bat
- Xorta bat ardo zuri
- Perrexil xehatua
Kardua arbendolekin
Errezeta
Kardua_garbituko dugu lehenik. Zatiak ur irakitan sartu eta gero, presio-eltzea itxi eta balbula biraka hasi orduko eztituko dugu sua, maila apalenera eramanez, balbulak biraketari utzi gabe betiere. 35/40 minutu egingo ditu eltzeak balbula biraka duela. Sua itzali, balbula erretiratu eta eltze barruan utziko dugu kardua hozten, estalkia ireki gabe, ongi hoztu arte.
Kazola apal bat su gainean jarri eta ongi xehaturiko baratxuri aleak sartuko ditugu hartan. Bi koilarakada oliba olio erantsiko ditugu ondotik. Baratxuria dantzan hasi orduko sartuko ditugu kardu puskak, egosiak eta xukatuak. Minutu batean edukiko ditugu kardu zatiak baratxuriaren ondoan eztitzen eta koilaratxokada bat irin eta karduak egosi diren salda, baso bat gutxi gora-behera, erantsiko ditugu ondoren, pixkana-pixkana saltsa arin bat itxuratzeko. Irakiten utziko dugu irinaren gordin gustua gal dezan.
Kardu erregosiaren gainean irauliko ditugu arbendolak eta perrexil xehatua. Gatz-puntua neurtu, zuzendu eta mahairako prest edukiko dugu kardua arbendolekin errezeta goxo eta osasuntsu hau. Gozatu eta on egin!
Kardua arbendolekin

Luisa gazta tarta
Luisa gazta tarta – Osagaiak 100 g gurin guri, pomadan 450 g azukre-hauts 100 g pastel-irin ahul Ximiko bat legamia-hauts Kg bat gazta zuri, joa eta giroko tenperaturan (fromage blanc battu) 3 koilarakada bete irin …

Banana tarta mahaspasekin
Banana tarta mahaspasekin – Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsi fin-finaz estalia, hotza 5 banana, zurituak, dadotan moztuak Korintoko mahaspasak, eskutada bat (sobera lehor baleude, zenbait orduz eduki beratzen Calvados-etan) Zurrusta bat Calvados …

Pistatxo teilak
Pistatxo teilak – Osagaiak Kg erdia azukre Kg erdia pistatxo, pikatuak Litro laurdena arrautza zuringo Ximiko bat bainila-esentzia edo bainila-hauts Errezeta Sutatik kanpo, hagaxka elektriko batez nahasiko ditugu gai guztiak eltze batean. Ore leun bat …

Sagar tarta mahaspasekin
Sagar tarta mahaspasekin – Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsi fin-finaz estalia, hotza 6 sagar, zurituak, dadotan moztuak Korintoko mahaspasak, eskutada bat (sobera lehor baleude, zenbait orduz eduki beratzen Calvados-etan) Zurrusta bat Calvados …

Kardua tenpuran
Osagaiak Kardu buru xamur bat 150 g irin Ura, litro laurdena Azukrea, ximiko bat Okindegiko legamia prentsatua, 15 g Gatza, koilarakada erdia Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko Errezeta Irina, gatza, azukrea eta legamia gopor batean …