Menua

Kardua tenpuran

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Kardu buru xamur bat
  • 150 g irin
  • Ura, litro laurdena
  • Azukrea, ximiko bat
  • Okindegiko legamia prentsatua, 15 g
  • Gatza, koilarakada erdia
  • Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko

Errezeta

Irina, gatza, azukrea eta legamia gopor batean jarri eta hatz muturrekin txikituko dugu guztia. Ura erantsiko dugu orduan, epel betiere, 30º-tan ez beroago, legamia honda ez dakigun. Koilara batez edo sukaldeko ziri batez baliaturik, erabat zurrupatu arte erantsiko dugu ura, pixkana-pixkana erantsi ere, pikorrik ez dadin egin. Goporra zatar batez estali eta ordu erdian utziko dugu pausatzen, leku epel batean, garbigailuaren gelan esate baterako.

Orea jaiki eta burbuilak eragiten hasi dela ikusiko dugu. Karduaren orri-mamiak garbituko ditugu orduan, egosi beharko bagenitu bezala, eta neurri bertsuko makilatxotan moztuko dugu ondoren, cm bateko lodiera eta 8/10 cm-ko luzera emanez. Puska guztiak egin eta gero, gatza eman eta banan-banan barneratuko ditugu tenpuraren orean, ertz batetik heldurik eta erabat askatu gabe, sartu-irten bizkor bat eginez, eta paderan edukiko dugun olio beroan utziko ditugu ondoren. Hantxe frijituko ditugu kardu makilatxo guztiak. Ondoren, ongi xukatu eta kraskatsu jango ditugu plazer handiz.

Romesco saltsa, allioli saltsa edo tomate saltsa hotz on baten ondoan zerbitzatu ahal izango ditugu orburuak, hartan bustitzeko aukera emanez.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Kardua arbendolekin

Kardua arbendolekin

Kardua arbendolekin –  Osagaiak Kardu bat gordinik Ura Gatza 2 baratxuri ale, xehatuak 2 koilarakada oliba olio Eskukada txiki bat arbendol edo almendra, txigortuak eta xerratan moztuak 2 koilaratxokada irin Kardua_egosi den salda, edontzi handi …

sukaldean-fondo0

Karduak saltsan

Osagaiak Kardu bat gordinik Ura Gatza 2 baratxuri ale, xehatuak 2 koilarakada oliba olio 2 koilaratxokada irin Kardua egosi den salda, edontzi handi bat Xorta bat ardo zuri Perrexil xehatua Errezeta Kardua garbituko dugu lehenik. …

Kardua txirlekin

Kardua txirlekin

Kardua txirlekin –  Osagaiak Kardu bat Ura Gatza 4 baratxuri ale, xehatuak 4 koilarakada oliba olio 2 koilarakada irin 500 g txirla Kardua egosi den salda, 2 baso handi Xorta bat ardo zuri Perrexil xehatua …

kardua

Karduen garbiketa

Karduen garbiketa –  Beharrezkoak Ura Gatza Karduen garbiketa Teknika / Errezeta Kardutik burua baino ez dugu sukaldean maneatzen. Oinaldetik bizpahiru arra gora, gogorrak eta zailduak daude haren orri-mamiak. Ez du merezi sukaldean prestatzea. Ebaki bat …

sukaldean-fondo0

Kardua orburuekin

Osagaiak Kardu bat gordinik 8 orburu natural, egosiak Ura Gatza 2 baratxuri ale, xehatuak 2 koilarakada oliba olio 2 koilaratxokada irin Kardua egosi den salda, edontzi handi bat Xorta bat ardo zuri Perrexil xehatua Errezeta …