Menua

Karamelu saltsa

  • karamelu saltsa
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Karamelu saltsa – 

Osagaiak

  • 250 g azukre
  • Litro erdia esnegain likido
  • 5 koilarakada esnegain likido

Karamelu saltsa

Errezeta

Eltze bat jarriko dugu sutan, su ez oso bizian, eta ipurdia berotu arte utziko dugu. Gero bereizi dugun azukrearen laurdena sartu eta urtzen hasiko da, beroaren eraginez likido bihurtzen. Orduan beste laurden bat gehitu, eta horrela segituko dugu azukre guztia likido bihurtu arte, karamelu itxura hartzen eta gorritzen hasi arte. Horrela egingo dugu, pixkana-pixkana gehituz, azukre pikorrik egin ez dadin, bestela gero zaila izaten baita benetan pikor madarikatu horiek desegitea. Hobe, hortaz, poliki egitea.

Karamelua ongi gorritua dagoenean, esnegain likidoa gehituko dugu, litro erdia, eta segundo batzuez utziko dugu irakiten, karamelua ongi nahasteko eta saltsa itxura hartzeko denbora juxtua.

Sutatik baztertu eta gopor batean paratuko dugu saltsa. Nahastura hoztu denean, koilarakada batzuk esnegain likido gehitu eta pixka bat eragingo diogu. Oso lodi dagoela ikusiz gero, esnegain gehiago gehituko dugu saltsak nahi dugun dentsitatea izan arte.

Karamelu saltsa

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Kakao saltsa

Kakao saltsa

Kakao saltsa –  Osagaiak 300 g ur 240 g azukre 160 g esnegain likido Kakao hautsa, 160 g Errezeta Eltze batean urari azukrea eta esnegaina nahasi eta irakin arte berotuko dugu. Beste ontzi batean, gopor …

Chantilly krema

Chantilly krema

Chantilly krema –  Osagaiak Esnegain likidoa, litro erdia 5 koilarakada azukre hauts Bainila adaxka baten barneko pikorrak, adaxka bitan banatu ondoan. Chantilly krema Errezeta Chantilly egin baino ordubete lehenago sartuko dugu ontzia izozkailuan, jotzen hasi …

sukaldean-fondo0

Gosaritarako bizkotxoa

Osagaiak 4 arrautza Azukre hautsa, 125 g Almendra gordinaren hautsa, 160 g 125 g gurin bigun 60 g esnegain (ura kenduta) Errezeta Katilu batean, hagaxkekin edo, hobeki, irabiagailu elektriko hagaxkadunarekin, arrautzak eta azukrea ongi jo, …

Pasta carbonara

Pasta carbonara

Pasta carbonara –   Osagaiak Hirugihar ketua, 8 xerra, puskatan Litro erdia esnegain likido 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginak Koilarakada bat oliba olio 2 arrautza, joak Perrexil xehatua 700 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa …