Menua

Chantilly krema

  • Chantilly krema
  • Errezeta
  • Iruzkin 1
  • Antzeko errezetak

Chantilly krema – 

Osagaiak

  • Esnegain likidoa, litro erdia
  • 5 koilarakada azukre hauts
  • Bainila adaxka baten barneko pikorrak, adaxka bitan banatu ondoan.

Chantilly krema

Errezeta

Chantilly egin baino ordubete lehenago sartuko dugu ontzia izozkailuan, jotzen hasi aurretik hotz-hotz egon dadin. Esnegain likidoak ere oso hotz egon behar du. Hagaxkekin eskuz egin dezakegu krema, edo bestela, irabiagailu elektrikoan, baldin eta abiadura neurtzekoa eta hagaxkak jartzeko osagarria baditu.

Nolanahi ere, esnegaina ontzi hotzean ipini eta erantsiko ditugu bainila pikorrak. Indar betean hasiko gara jotzen, unetxo batean ere lan horri utzi gabe, esnegainari aire molekulak sar dakizkion eta, pixkana-pixkana, loditzen joan dadin. Esnegainak jogurt joaren loditasuna hartu duenean, erantsiko dugu azukrea, eta segituko dugu jotzen, are lodiago eta harro-harro gera dadin arte. Chantilly kremari ez diogu begirik kenduko, kolore horixka ez baitu hartu behar inolaz ere, elurra bezain zuri gelditu behar du. Gehiegi jo izanagatik chantillya pasatzen bada, krema astuna geratzen da, zaporerik gabea, horixka, eta gurinaren itxurakoa. Beraz, erne ibili!.

Emango diogun erabileraren araberakoa izango da lodiera. Kafe irlandarra egiteko, esate baterako, chantilly krematsua behar dugu, ongi irrista dadin; marrubiekin jateko bada, berriz, askoz ere sendoagoa behar du, harro-harro gelditu dadin, eta abar.

Gozogintza tradizionalean gehien erabiltzen diren ongailuetako bat da gillotinaz hildako noble frantses baten izena duen krema hau; izan ere, tartekin, fruta errearekin edo denboraldiko edozein frutaren lagungarri gisa atera dezakegu chantillya, marrubi, gerezi, aran, kaki, andere-mahats, mugurdi, masusta eta abarrez aparte.

Chantilly krema

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Gosaritarako bizkotxoa

Osagaiak 4 arrautza Azukre hautsa, 125 g Almendra gordinaren hautsa, 160 g 125 g gurin bigun 60 g esnegain (ura kenduta) Errezeta Katilu batean, hagaxkekin edo, hobeki, irabiagailu elektriko hagaxkadunarekin, arrautzak eta azukrea ongi jo, …

Pasta carbonara

Pasta carbonara

Pasta carbonara –   Osagaiak Hirugihar ketua, 8 xerra, puskatan Litro erdia esnegain likido 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginak Koilarakada bat oliba olio 2 arrautza, joak Perrexil xehatua 700 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa …

karamelu saltsa

Karamelu saltsa

Karamelu saltsa –  Osagaiak 250 g azukre Litro erdia esnegain likido 5 koilarakada esnegain likido Karamelu saltsa Errezeta Eltze bat jarriko dugu sutan, su ez oso bizian, eta ipurdia berotu arte utziko dugu. Gero bereizi …

Kakao saltsa

Kakao saltsa

Kakao saltsa –  Osagaiak 300 g ur 240 g azukre 160 g esnegain likido Kakao hautsa, 160 g Errezeta Eltze batean urari azukrea eta esnegaina nahasi eta irakin arte berotuko dugu. Beste ontzi batean, gopor …