Menua

Indioilarra erreta

  • Indioilarra erreta
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Indioilarra erreta – 

Osagaiak

  • Indioilar eder bat, garbia eta erretzeko prestatua, 2,2 kg ingurukoa
  • Baratxuri-buru bat
  • Gatza eta piperbeltza, eho berria
  • 2 baso bete ur

Indioilarra erreta

Errezeta

Labe-erretilu batean ipiniko ditugu baratxuri aleak, barreiatuak, lepoa eta hegal-muturrak, hegaztia garbitzerakoan bereizi ditugunak, eta indioilarra, albo baten gainean. Urez garaztatuko dugu guztia. Labea 200ºko tenperaturan jarri eta hantxe edukiko dugu erretilua 35 bat minutuan. Haien ostean, labeko atea ireki, bere zukuaz garaztatu eta erretako alboaren gainean jarriko dugu  i n d i o i l a r r a, horrela beste 35 bat minutu egin ditzan. Ondoren, labea ireki eta bere paparraren gainean jarriko dugu indioilarra, mokoz behera, eta beste 35 bat minutuan edukiko dugu jarrera horretan. Bere zukuan bustiko dugu berriro hegaztia. Azkenik, epe horren ondoren, mokoz gora jarriko dugu hegaztia, paparra gora beraz, eta erretzen utziko dugu, ongi gorritu arte. Beharko balitz, ur pixka bat erantsiko genuke hegaztia erre bitartean, lehor ez dadin. Heze egon behar du beti erretiluak.

Indioilarra_plater batean ipini eta aluminio-paperaz bilduko dugu ondoren. 15 minutuan edukiko dugu horrela, pausatzen. Hegaztia puskatzerakoan, 2 hankak eta bi paparrak bereiziko ditugu lehenik, eta bitan egingo ditugu ondoren puska horietako bakoitza, duten tamainagatik. Beraz, 8 puska bereiziko ditugu guztira. Erretilu bero batean banatuko ditugu, ogi txigortuen ondoan. Baratxuri erreen mamian busti ahal izango ditugu ogi txigor horiek.

Indioilarra erreta

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Indioilar izterrak tomate saltsan

Indioilar izterrak tomate saltsan

Indioilar izterrak tomate saltsan –  Osagaiak 4 indioilar-izter, 6 zatitan puskatuak 4 tipulin, pikatuak 4 baratxuri ale, pikatuak Porru baten zuria, pikatua Baso bete ardo zuri Kg bat tomate saltsa mamitsu Oliba olioa eta gatza …

Indioilar izter erreak patatekin

Indioilar izter erreak patatekin

Indioilar izter erreak patatekin –  Osagaiak 4 indioilar-izter, 2 puskatan eginak Baso bete ardo zuri Kg bat patata, zurituak eta xerra lodituan moztuak Oliba olioa eta gatza Indioilar izter erreak patatekin Errezeta Uretan garbitu eta …

Indioilar izterrak puskatan baratxuri-oliotan frijituak

Indioilar izterrak puskatan baratxuri-oliotan frijituak

Indioilar izterrak puskatan baratxuri-oliotan frijituak –  Osagaiak 4 indioilar-izter, 6 zatitan puskatuak 10 baratxuri ale, pikatuak Oliba olioa Gatza Indioilar izterra puskatan baratxuri-oliotan frijituak Errezeta Su gainean daukagun padera batean, oliba olio ugari isuri eta …

Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a

Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a

Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a –  Osagaiak Ahuakate bat Indioilar 2 bularki Limoi bat Laranja bat Soja saltsa Fruitu lehor 2 eskukada (nahasketa; urrak, intxaurrak, almendrak,…) Ezpelete piper hautsa Oliba olioa Gatza Molde erako ogia …

indioilarra - Hegaztiak nola garbitu

Hegaztiak nola garbitu

Hegaztiak nola garbitu –   Osagaiak Sugarra Hegaztiak nola garbitu Errezeta / Teknika Gogotik, arreta handiz, lumatu hegaztia, baina kasu, azala urratu gabe betiere. Sugarra hurbildu hegaztira gero, gelditu diren luma eta ilupak erretzeko. Labana …