Menua

Indioilar izterrak tomate saltsan

  • Indioilar izterrak tomate saltsan
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Indioilar izterrak tomate saltsan – 

Osagaiak

  • 4 indioilar-izter, 6 zatitan puskatuak
  • 4 tipulin, pikatuak
  • 4 baratxuri ale, pikatuak
  • Porru baten zuria, pikatua
  • Baso bete ardo zuri
  • Kg bat tomate saltsa mamitsu
  • Oliba olioa eta gatza

Indioilar izterrak tomate saltsan

Errezeta

Hasteko xorta bat oliba olio isuri eta su biziaren gainean jarriko dugu kazola bat. Gatza eman eta, bizpahiru txandatan, frijituko ditugu indioilar puskak kazolan. 5 bat minutuan edukiko ditugu, gorri eta kurruskari, erre gabe ordea, gera daitezen. Egin ondoan, erretilu batera aterako ditugu puska guztiak.

Kazolan geratu den koipean irauliko ditugu tipulinak baratxuriak eta porrua. Sua eztituko dugu orduan, barazkiak erre ez daitezen, eta 10 bat minutuan edukiko ditugu koipe hartan gozatzen. Haien ostean isuriko diegu ardo zuria. 5 bat minutuan irakiten eduki eta gero erantsiko dugu tomate saltsa, eta irakiten jarriko dugu berriro kazola. Une hartan erantsiko ditugu indioilar_puska gorrituak erretiluko jarioan emango zuten zukuarekin batean. Kazola tapatu eta erregosten utziko dugu guztia 20 bat minutuan, saltsa murriztu, haragia xamurtu eta hezurrak aska daitezen. Beharrezkoa bada, zuzendu egingo dugu gatz-puntua.

Indioilar izterrak tomate saltsan

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pa amb tomaquet

Pa amb tomaquet

Pa amb tomaquet –  Osagaiak Ogi biribila, xerra loditan moztua Tomate freskoa eta umoa Oliba olioa Gatza Errezeta Mami xamurrekoa eta azal kraskatsukoa da errezeta honetan erabili beharreko ogia, gure lagun kataluniarrek pan de payés deitzen …

gazpatxoa

Gazpatxoa

Gazpatxoa –  Osagaiak Tomate gorri heldu-helduak, garbiak eta puskatan. Kilo bat Piper berde bat, garbia, puskatan Pepino txiki bat, zuritua, garbi-garbia eta puskatan egina Tipulin bat, zuritua, puskatan Baratxuri ale bat, zuritua Oliba olio birjina, …

BERBERETXOAK TOMATEAREKIN

Berberetxoak tomatearekin

Berberetxoak tomatearekin –  Osagaiak 2 Kg berberetxo Litro laurdena ardo zuri Oliba olio Kaienako pipermina, mutur bat 6 baratxuri ale, pikatuak 4 tipulin, pikatuak Litro bat tomate saltsa Perrexil xehatua   Errezeta Ur zurrusta hotzaren …

saltsa arrosa

Saltsa arrosa

Saltsa arrosa –  Osagaiak Oliba olioa, hiru litro laurden inguru 4 arrautza gorringo 3 koilarakada sagardo-ozpin Gatz pixka bat Laranja zuku pixka bat Koilarakada bat ketchup saltsa Koilarakada bat ziape Tomate frijituaren saltsa, 2 koilarakada …

ketchup

Ketchup etxean egina

Ketchup etxean egina –  Osagaiak Tomate heldu-helduak, 2 kg 3 tipula eder, txiki-txiki eginda 2 baratxuri ale Oliba olioa 3 koilarakada azukre Sagardo-ozpina, 5 koilarakada Koilarakada handi bat ezti 2 kumino pikor 2 piperbeltz pikor …