Menua

Indioilar izter erreak patatekin

  • Indioilar izter erreak patatekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Indioilar izter erreak patatekin – 

Osagaiak

  • 4 indioilar-izter, 2 puskatan eginak
  • Baso bete ardo zuri
  • Kg bat patata, zurituak eta xerra lodituan moztuak
  • Oliba olioa eta gatza

Indioilar izter erreak patatekin

Errezeta

Uretan garbitu eta xukatu egingo ditugu patatak. Gatza emango diegu lehortu ondoren. Haietaz estaliko dugu labe-erretilu baten hondo zabala, eta ardo zuria garaztatuko dugu ondoren haien gainean. Gatza eman eta pataten gainean ipiniko ditugu indioilar puskak, azala barrualdera. Erretilua labean sartu eta 30 bat minutuan edukiko dugu, 200º-ko tenperaturan. Haien ostean, hondoan ur edo ardo gehiago isuri “heze egongo da beti hondoa“ eta irauli egingo ditugu haragi puskak, azala kanpoaldera oraingoan, alde horretatik ere ongi txigor daitezen. Beste 15-20 minutu inguruan edukiko ditugu labean.

Garrantzitsua da bukaeran hondoan zuku mamitsu bat eratzea eta, beraz, gainean egon beharko dugu beti eta, behar denean, ura edo ardoa erantsi. Ez du lehorra behar. Garrantzitsua da, era berean, indioilarraren azalak bezala, patatak ere egoki eta modu erakargarrian gorri daitezen.

Indioilar izter erreak patatekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

indioilarra - Hegaztiak nola garbitu

Hegaztiak nola garbitu

Hegaztiak nola garbitu –   Osagaiak Sugarra Hegaztiak nola garbitu Errezeta / Teknika Gogotik, arreta handiz, lumatu hegaztia, baina kasu, azala urratu gabe betiere. Sugarra hurbildu hegaztira gero, gelditu diren luma eta ilupak erretzeko. Labana …

Indioilarra erreta

Indioilarra erreta

Indioilarra erreta –  Osagaiak Indioilar eder bat, garbia eta erretzeko prestatua, 2,2 kg ingurukoa Baratxuri-buru bat Gatza eta piperbeltza, eho berria 2 baso bete ur Indioilarra erreta Errezeta Labe-erretilu batean ipiniko ditugu baratxuri aleak, barreiatuak, …

Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a

Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a

Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a –  Osagaiak Ahuakate bat Indioilar 2 bularki Limoi bat Laranja bat Soja saltsa Fruitu lehor 2 eskukada (nahasketa; urrak, intxaurrak, almendrak,…) Ezpelete piper hautsa Oliba olioa Gatza Molde erako ogia …

Indioilar izterrak tomate saltsan

Indioilar izterrak tomate saltsan

Indioilar izterrak tomate saltsan –  Osagaiak 4 indioilar-izter, 6 zatitan puskatuak 4 tipulin, pikatuak 4 baratxuri ale, pikatuak Porru baten zuria, pikatua Baso bete ardo zuri Kg bat tomate saltsa mamitsu Oliba olioa eta gatza …

Indioilar izterrak puskatan baratxuri-oliotan frijituak

Indioilar izterrak puskatan baratxuri-oliotan frijituak

Indioilar izterrak puskatan baratxuri-oliotan frijituak –  Osagaiak 4 indioilar-izter, 6 zatitan puskatuak 10 baratxuri ale, pikatuak Oliba olioa Gatza Indioilar izterra puskatan baratxuri-oliotan frijituak Errezeta Su gainean daukagun padera batean, oliba olio ugari isuri eta …