Menua

Erbi zibeta

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Erbi eder bat, puskatan zatitua eta bere gibelarekin
  • Erbiaren odola gordeko dugu
  • Litro bat ardo beltz
  • Azenario bat, pikatua
  • Tipula handi bat, pikatua
  • Porru bat, pikatua
  • 2 baratxuri ale, zurituak
  • Piperbeltza, ale batzuk
  • Perrexil zurtoin batzuk
  • Xorta bat brandy
  • Oliba olioa
  • Koilarakada bat irin
  • Litro eta erdia ur
  • Pastilla bat haragi-salda

Errezeta

Kazola zabal batean nahasiko ditugu erbi puskak eta ardoa, azenarioa, tipula, porrua, baratxuriak, perrexil zurtoinak, piperbeltza eta gibela. Gutxienez 12 orduz edukiko dugu guztia hozkailuan. Haien ondoan, isurkari eta barazkietatik bereiziko dugu haragia. Zukua iragazi egingo dugu eta barazkiak gorde, perrexila izan ezik. Zuku hori irakiten jarriko dugu eta iragazi egingo dugu ondoren, zikina baztertzearren.

Eltze handi batean, olio pixar bat isuri eta su bero-beroan gorrituko ditugu erbi puskak, gibel zatiekin batean, gatza eman ondoan. Sutatik aterako ditugu ondoren haragi puskak eta gibela. Gelditu den koipe horretan gorrituko ditugu marinadako barazkiak eta haragi puska txigortuak erantsiko dizkiegu ondoren. Nahasi eta irina gaineratuko dugu. Su eztian edukiko dugu guztia maneatzen erbiaren odolarekin batean, 10 bat minutuan. Ura eta pastilla salda erantsiko ditugu gero; eltzea tapatu eta 90 bat minutuan edukiko dugu guztia gozatzen, haragia xamur gelditu arte.

Puskak erretiratu eta turmixean xehatuko dugu salda. Erregositako erbiaren gainean iragaziko dugu ondoren salda. 15 bat minutuan irakiten utzi eta mahairako prest egongo da erbi zibeta.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Erbi

Erbi solomo erreak patata purearekin

Erbi solomo erreak patata purearekin –  Osagaiak 16 erbi solomo hezurrik gabe, gatza eta piperbeltza emanak Oliba olioa eta gatza Perrexil xehatua Patata purea Erbi solomo erreak patata purearekin Errezeta Gutxienez bitan egin beharko dira …

Erbi solomo

Erbi solomo erreak

Erbi solomo erreak –  Osagaiak 16 erbi solomo hezurrik gabe, gatza eta piperbeltza emanak Oliba olioa eta gatza Perrexil xehatua 4 ogi-xerra zabal, txigortuak 4 xerra eder foie-gras mi-cuit Ale batzuk piperbeltz, xehatuak Erbi solomo …

Erbia ardo beltzaren saltsan

Erbia ardo beltzaren saltsan

Erbia ardo beltzaren saltsan –  Osagaiak Erbi eder bat, puskatan zatitua eta bere gibelarekin Litro eta erdi ardo beltz Azenario bat, pikatua Tipulin txikiak edo tipula handi bat pikatua Porru bat, pikatua 2 baratxuri ale, …

sukaldean-fondo0

Erbi solomo erreak aranekin

Osagaiak 16 erbi solomo hezurrik gabe, gatza eta piperbeltza emanak 20 aran pasa, hezurrik gabe eta ordu batzuetan ardo beltzean beratuak Limoi azal bat Baso erdi txiki bat esnegain urtu Oliba olioa eta gatza Perrexil …

sukaldean-fondo0

Erbi papurtua parmentier eran

Osagaiak Erbi handi bat edo bi ertain, garbi eta bere gibelarekin Mordoxka bat piperbeltz ale Laranja azala Azenario bat, xerratan Porru bat, xerratan Baratxuri-buru bat Tipula bat, zatitua Baso bete brandy Litro erdia ardo beltz …