Erbi solomo erreak
- Errezeta
- Bidali iruzkina
Erbi solomo erreak –
Osagaiak
- 16 erbi solomo hezurrik gabe, gatza eta piperbeltza emanak
- Oliba olioa eta gatza
- Perrexil xehatua
- 4 ogi-xerra zabal, txigortuak
- 4 xerra eder foie-gras mi-cuit
- Ale batzuk piperbeltz, xehatuak
Erbi solomo erreak
Errezeta
Gutxienez bitan egin beharko dira solomoak, su bizian, egos ez daitezen. Gatza eta piperbeltza eman ondoren, padera batean jarriko ditugu, oliba olio xorta batean, erbi solomoak gorritzen. Ongi frijituko dira azal-alde guztietatik, baina barrua mamitsu. Perrexila hautseztatuko dugu haien gainean, sutatik atera baino lehentxeago. Aurrez foie-grasez igurtzi eta gainetik piperbeltz xehatuz hornitu ditugun ogi-xerra txigortuen gainean jarriko ditugu.