Menua

Dilistak txorizoarekin

  • Dilistak txorizoarekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Dilistak txorizoarekin

Osagaiak

  • 5 koilarakada handi oliba olio birjina estra
  • Tipulin bat, pikatua
  • Porru baten zuria, pikatua
  • Azenario bat, pikatua
  • 2 koilarakada tomate saltsa
  • Zimiko bat piperrauts gozo
  • Txorizo fresko bat, min xamarra
  • 600 g dilista
  • Ura
  • Gatza
  • Baratxuri ale bat, xerratan moztua

Errezeta

  1. Lehenik txorizo sardexkaren hortzekin ziztatu eta ur hotzean murgilduko dugu, dagoeneko sutan jarri dugun kazola batean. Irakiten hasi orduko erretiratuko dugu txorizoa. Erretiratu egingo dugu ur hori, txorizoak utzitako koipeak ez ditzan dilistak kutsa.
  2. Barazkiak maneatzeko erabiltzen dugun kazola zabal bat hartu, 3 koilarakada oliba olio isuri eta su eztian jarriko dugu gero. Tipulina, porruaren zuria eta azenarioa erantsiko ditugu ondoren eta eztitzen edukiko dugu guztia 5 minutuan, kolorea hartzen utzi gabe. Gatz pixar bat emango diegu.
  3. Epe hori irago ondoan erantsiko dugu tomate saltsa eta piperrautsa.
  4. Dilistak erantsiko ditugu orduan. Kazola biraka beste 2 minutuan erabili eta gero, ur hotzez estaliko dugu guztia, bi hatz gaien gainetik. Aurrez irakindako txorizoa gaineratu eta gero utziko dugu guztia egosten su eztian, 50 bat minutuan.
  5. Epe horren ostean prestatuko dugu baratxuri-olioa. Horretarako, padera bat su bizian jarri eta gainerako oliba olio birjina, 2 koilarakada, isuriko dugu. Olioa oso bero dagoen unean erantsiko ditugu baratxuri pikatuak. Gorritzen utziko ditugu, baina erre gabe, eta oraindik sutan edukiko ditugun dilisten gainean isuriko dugu baratxuri-olioa.
  6. Minutu gutxi batzuetan irakiten utzi eta gero, dilistak xamur eta mamitsu daudela frogatu eta sutatik aterako dugu kazola.
  7. Txorizoa atera eta, xerra loditan moztu ondoren, kazolaratuko dugu berriro. Prest egongo dira orduan dilistak.

Dilistak txorizoarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

DILISTAK-Nicolas-Braucourt

Dilista garbiak eltzean

Dilista garbiak eltzean Osagaiak 5 koilarakada handi oliba olio birjina estra Tipulin bat, pikatua Porru baten zuria, pikatua Azenario bat, pikatua 2 koilarakada tomate saltsa Ximiko bat piperrauts gozo 600 g dilista Ura Gatza Baratxuri …

Dilista zopa

Dilista zopa

Dilista zopa Osagaiak 300 g dilista Tipulin erdia Azenario bat Baratxuri ale bat 100 g hirugihar ketu 15 koilarakada esnegain Litro erdia salda edo ur (haragi-salda pastillaz hornitua) Gatza … Errezeta Kazola zabal batean, doi-doi …

Dilista egosiak

Dilista egosiak

Dilista egosiak Dilista edo lenteja/lentillea dugu lekale erabilienetakoa gurean. Merkea da, osasunarentzat bikaina eta jateko erraza. Prestaerak ere ez du zailtasunik baina, kasu, urik gabe geratu, erre eta eltzearen hondoan itsasten badira dilistak, alferrik ibilko …

Dilista, azenario eta kuia entsalada

Dilista, azenario eta kuia entsalada

Dilista, azenario eta kuia entsalada –  Osagaiak Egositako dilista edo lenteja pote bat 8 azenario berri/txiki/finak 200 g kuia “roble” letxuga ale bat Eskarola buru bat Sesamoa Oliba olioa Ozpina Kurkuma … Errezeta Lehenik eta behin, dilistak iragazi …

dilista entsalada

Dilista entsalada

Dilista entsalada Osagaiak Dilista egosiak eta xukatuak, hiru kilo laurden Txerri ukondoa, puska eder bat, egosia eta hezurgabetua, dado txikitan moztua Tomate handi bat, ondua baina ez biguna, dadotan moztua Perrexil xehatua Ozpin-pepinoak, txiki-txiki eginda, …