Menua

Dilista entsalada

  • dilista entsalada
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Dilista entsalada

Osagaiak

  • Dilista egosiak eta xukatuak, hiru kilo laurden
  • Txerri ukondoa, puska eder bat, egosia eta hezurgabetua, dado txikitan moztua
  • Tomate handi bat, ondua baina ez biguna, dadotan moztua
  • Perrexil xehatua
  • Ozpin-pepinoak, txiki-txiki eginda, 2 eskutada
  • 2 koilarakada maionesa
  • Piaze pikorrak, 2 koilarakada
  • Oliba olio birjina, 8 koilarakada
  • 2 koilarakada sagardo-ozpin
  • Gatza eta piperbeltz eho berria

Errezeta

Gopor batean osagai hauek guztiak nahasiko ditugu: dilistak, txerri ukondoa, dadotan moztutako tomatea, perrexila eta ozpin-pepinoak. Katilu batean gatza eta piperbeltza jarriko ditugu, ozpinarekin. Oliba olioa gehituko diogu zurrusta finean, eta sardexkarekin joko dugu. Maionesa eta ziapea ere gehituko ditugu.

Prestatutako saltsa honekin maneatuko ditugu dilistak. Ongi nahasi. Freskatzen utziko ditugu denbora-tarte batean hozkailuan, jateko atera baino lehen.

Dilista entsalada

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Dilista, azenario eta kuia entsalada

Dilista, azenario eta kuia entsalada

Dilista, azenario eta kuia entsalada –  Osagaiak Egositako dilista edo lenteja pote bat 8 azenario berri/txiki/finak 200 g kuia “roble” letxuga ale bat Eskarola buru bat Sesamoa Oliba olioa Ozpina Kurkuma … Errezeta Lehenik eta behin, dilistak iragazi …

Dilistak txorizoarekin

Dilistak txorizoarekin

Dilistak txorizoarekin Osagaiak 5 koilarakada handi oliba olio birjina estra Tipulin bat, pikatua Porru baten zuria, pikatua Azenario bat, pikatua 2 koilarakada tomate saltsa Zimiko bat piperrauts gozo Txorizo fresko bat, min xamarra 600 g …

Dilista egosiak

Dilista egosiak

Dilista egosiak Dilista edo lenteja/lentillea dugu lekale erabilienetakoa gurean. Merkea da, osasunarentzat bikaina eta jateko erraza. Prestaerak ere ez du zailtasunik baina, kasu, urik gabe geratu, erre eta eltzearen hondoan itsasten badira dilistak, alferrik ibilko …

Txerri aztala dilistekin

Txerri aztala dilistekin

Txerri aztala dilistekin Osagaiak Txerri aztal bat etxean egosia, bere egoste-saldarekin Tipulin bat, pikatua Porru baten zuria, pikatua Azenario bat, pikatua Ximiko bat piperrauts gozo 300 g dilista Baratxuri ale bat, xerratan Oliba olio birjina …

DILISTAK-Nicolas-Braucourt

Dilista garbiak eltzean

Dilista garbiak eltzean Osagaiak 5 koilarakada handi oliba olio birjina estra Tipulin bat, pikatua Porru baten zuria, pikatua Azenario bat, pikatua 2 koilarakada tomate saltsa Ximiko bat piperrauts gozo 600 g dilista Ura Gatza Baratxuri …