Menua

Dilista zopa

  • Dilista zopa
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Dilista zopa

Osagaiak

  • 300 g dilista
  • Tipulin erdia
  • Azenario bat
  • Baratxuri ale bat
  • 100 g hirugihar ketu
  • 15 koilarakada esnegain
  • Litro erdia salda edo ur (haragi-salda pastillaz hornitua)
  • Gatza

Errezeta

  1. Kazola zabal batean, doi-doi estaliko ditugu urez dilistak. Gatza eman eta hirugiharra eta barazkiak sartuko ditugu, osorik. Kazola tapa batez estali eta su eztian jarriko dugu, dilistak xamur daudela ikusi arte. 50 bat minutu iragoko dira.
  2. Dilistak lehor xamar geratuko zaizkigu, hau da, ura doi-doi jarri diegunez, trinko xamar ageriko zaigu dilista orea.
  3. Hirugiharra erretiratuko dugu ondoren. Kazolan irabiagailuaren besoa sartu eta indar betean eragingo diogu. Salda beroa eta esnegaina erantsi eta gero, indar betean joko dugu guztia berriro eta gatz-puntu neurtuko dugu.
  4. Dadotan zatituko dugu hirugiharra eta ogi txigor batzuekin batera sartuko ditugu zopa zerbitzatuko dugun plater edo katiluetan.

Dilista zopa

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Txerri aztala dilistekin

Txerri aztala dilistekin

Txerri aztala dilistekin Osagaiak Txerri aztal bat etxean egosia, bere egoste-saldarekin Tipulin bat, pikatua Porru baten zuria, pikatua Azenario bat, pikatua Ximiko bat piperrauts gozo 300 g dilista Baratxuri ale bat, xerratan Oliba olio birjina …

DILISTAK-Nicolas-Braucourt

Dilista garbiak eltzean

Dilista garbiak eltzean Osagaiak 5 koilarakada handi oliba olio birjina estra Tipulin bat, pikatua Porru baten zuria, pikatua Azenario bat, pikatua 2 koilarakada tomate saltsa Ximiko bat piperrauts gozo 600 g dilista Ura Gatza Baratxuri …

Dilista, azenario eta kuia entsalada

Dilista, azenario eta kuia entsalada

Dilista, azenario eta kuia entsalada –  Osagaiak Egositako dilista edo lenteja pote bat 8 azenario berri/txiki/finak 200 g kuia “roble” letxuga ale bat Eskarola buru bat Sesamoa Oliba olioa Ozpina Kurkuma … Errezeta Lehenik eta behin, dilistak iragazi …

dilista entsalada

Dilista entsalada

Dilista entsalada Osagaiak Dilista egosiak eta xukatuak, hiru kilo laurden Txerri ukondoa, puska eder bat, egosia eta hezurgabetua, dado txikitan moztua Tomate handi bat, ondua baina ez biguna, dadotan moztua Perrexil xehatua Ozpin-pepinoak, txiki-txiki eginda, …

Dilistak txorizoarekin

Dilistak txorizoarekin

Dilistak txorizoarekin Osagaiak 5 koilarakada handi oliba olio birjina estra Tipulin bat, pikatua Porru baten zuria, pikatua Azenario bat, pikatua 2 koilarakada tomate saltsa Zimiko bat piperrauts gozo Txorizo fresko bat, min xamarra 600 g …