Menua

Dilista garbiak eltzean

  • DILISTAK-Nicolas-Braucourt
  • DILISTAK-Jaime
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Dilista garbiak eltzean

Osagaiak

  • 5 koilarakada handi oliba olio birjina estra
  • Tipulin bat, pikatua
  • Porru baten zuria, pikatua
  • Azenario bat, pikatua
  • 2 koilarakada tomate saltsa
  • Ximiko bat piperrauts gozo
  • 600 g dilista
  • Ura
  • Gatza
  • Baratxuri ale bat, xerratan moztua

Errezeta

Barazkiak eta prestatzeko erabiltzen dugun kazola zabal bat hartu, 3 koilarakada oliba olio isuri eta su eztian jarriko dugu. Tipulina, porruaren zuria eta azenarioa erantsi eta 5 minutuan edukiko dugu guztia, su eztiaren beroan nahasirik, kolorea hartzen utzi gabe. Gatz pikor batzuk eman eta gero, tomate saltsa eta piperrautsa erantsiko ditugu.

DILISTAK-JaimeDilistak sartuko ditugu orduan. Su horretan edukiko dugu guztia beste 2 minutuan eta ur hotzez estaliko dugu guztia, bi hatzeko neurria gainetik. Gatz pixka bat berriro eman eta su eztian utziko dugu egosten guztia 50 minutuan.

Epe hori igaroxe dugularik, baratxuri-olio errea prestatuko dugu. Horretarako, padera bat su biziaren gainean jarri eta erabili gabe gelditu zaigun olioa (2 koilarakada) isuriko dugu hartan. Olioa oso bero dagoela sumatu orduko botako ditugu baratxuri-xerrak. Berehala gorrituko zaizkigu eta, erretzen utzi aurretik, dilisten gainean “su gainean egongo dira oraindik dilistak“ irauliko dugu baratxuri-olioa.

Egosten utziko dugu guztia minutu batzuetan. Xamur eta gatzez ongi daudela frogatu eta sutatik aterako ditugu dilistak. Jateko moduan egongo dira orduan.

Urdakia erantsi nahi izanez gero, beste eltze batean jarriko ditugu txorizo hezea, odolkiak, txerri saiheskiak edo geure gustuko beste txerrikiren bat eta, puskak egin eta gero, dilistei erantsiko dizkiegu sutatik atera baino 5 minutu lehenago.

Dilista garbiak eltzean

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Dilista, azenario eta kuia entsalada

Dilista, azenario eta kuia entsalada

Dilista, azenario eta kuia entsalada –  Osagaiak Egositako dilista edo lenteja pote bat 8 azenario berri/txiki/finak 200 g kuia “roble” letxuga ale bat Eskarola buru bat Sesamoa Oliba olioa Ozpina Kurkuma … Errezeta Lehenik eta behin, dilistak iragazi …

Dilistak txorizoarekin

Dilistak txorizoarekin

Dilistak txorizoarekin Osagaiak 5 koilarakada handi oliba olio birjina estra Tipulin bat, pikatua Porru baten zuria, pikatua Azenario bat, pikatua 2 koilarakada tomate saltsa Zimiko bat piperrauts gozo Txorizo fresko bat, min xamarra 600 g …

Txerri aztala dilistekin

Txerri aztala dilistekin

Txerri aztala dilistekin Osagaiak Txerri aztal bat etxean egosia, bere egoste-saldarekin Tipulin bat, pikatua Porru baten zuria, pikatua Azenario bat, pikatua Ximiko bat piperrauts gozo 300 g dilista Baratxuri ale bat, xerratan Oliba olio birjina …

Dilista zopa

Dilista zopa

Dilista zopa Osagaiak 300 g dilista Tipulin erdia Azenario bat Baratxuri ale bat 100 g hirugihar ketu 15 koilarakada esnegain Litro erdia salda edo ur (haragi-salda pastillaz hornitua) Gatza … Errezeta Kazola zabal batean, doi-doi …

dilista entsalada

Dilista entsalada

Dilista entsalada Osagaiak Dilista egosiak eta xukatuak, hiru kilo laurden Txerri ukondoa, puska eder bat, egosia eta hezurgabetua, dado txikitan moztua Tomate handi bat, ondua baina ez biguna, dadotan moztua Perrexil xehatua Ozpin-pepinoak, txiki-txiki eginda, …