Menua

Berdela eskabetxean

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 1,5 kg berdel, garbi eta zati ertainetan moztua
  • Irina eta frijitzeko olioa
  • 2 tipulin eder, zerrendatan moztuak
  • 8 baratxuri xister, osorik
  • Erramua, hosto fresko bat
  • 10 koilarakada oliba olio
  • Koilarakada bat piperrauts gozo
  • Koilarakada erdia piperrauts min
  • Litro erdia oliba olio birjina
  • Litro laurdena sagardo-ozpin
  • Litro laurdena ardo zuri
  • Gatza

Errezeta

Berdelen kasuan, hoberena dugu puskak arrain-saltzaileak egitea. Gatza eman, irinetan azaletik pasa eta olio ugarian frijituko dugu berdela. Xukatu eta geroko gordeko dugu.

Kazola handi bat sutan jarri, koilarakada batzuk oliba olio isuri, tipulinak, porrua eta baratxuriak ipini eta, gatz pixka bat eman ondoren, su eztian edukiko dugu dena frijitzen, 10 bat minutuan. Piperrautsa eta erramua gaineratuko ditugu ondoren. Nahasi eta oliba-olio birjina, sagardo-ozpin eta ardo zuriaren txanda izango da hurren. Irakin eta beste 5 bat minutuan utziko dugu dena egosten, ozpinak indarra gal dezan. Sua itzali eta epeltzen utziko dugu ondoren eskabetxea. Une horretan kazolaratuko ditugu berdel puskak, lehor ez daitezen. Beste 5 bat minutuan edukiko ditugu berdel puskak su eztian, irakiten utzi gabe. Sutatik atera eta hozten utziko dugu ondoren guztia.

Hoberena dugu dena prestatu eta jakiari gutxienez 12 orduz epeltzen utzi ostean ohore egitea. Berdela behar bezala bustiko da ordurako zuku horretan. Patata egosi batzuk izan daitezke lagungarri ona: eskabetxearen barazki eta zukuarekin onduko ditugu, gatz pixka batekin.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Berdela labean

Berdela labean

Berdela labean –  Osagaiak Berdel eder bat edo bi ertain, 4 lagunentzat, ezkata, alboko hezur eta errairik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin …

sukaldean-fondo0

Berdel frijitua tomatearekin

Osagaiak 8 berdel txiki edo 4 ertain Irina Gatza Oliba olioa, frijitzeko 2 baratxuri ale Litro bat tomate saltsa Pixar bat sagardo-ozpin Errezeta Ongi garbituko dizkigute berdelak arrandegian, tripak, burua, alboko hezurrak eta isatsa kendurik. …

sukaldean-fondo0

Berdela meuniere eran

Osagaiak 4 berdel ertain, azalarekin, bururik eta alboko hezurrik gabe Koilarakada bat oliba olio Gurina, zati handi bat 2 limoiren zukua Perrexila, txikitua Irina eta gatza Errezeta Gatza emango diegu berdelei. Zartagin handi batean olioa …

sukaldean-fondo0

Berdel marmitakoa

Osagaiak Berdelaren azalak eta hezurrak, Kg 1/2 8 koilarakada handi oliba olio birjina estra 2 azenario, xerretan moztua 2 baratxuri ale Tipula bat, zatitua Porru bat, zatitua Ura Pipermorro gorri bat 2 piper berde Uretan …

Berdel frijitua

Berdel frijitua

Berdel frijitua –  Osagaiak 8 berdel txiki edo ertain Irina Gatza Frijitzeko oliba olioa 2 baratxuri ale … Errezeta Arrandegian ongi garbia eman diezagutela berdela, barrenak, burua, alde banatako hexurrak eta buztana kenduta. Berdelak txikiak …