Menua

Berdel frijitua

  • Berdel frijitua
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Berdel frijitua – 

Osagaiak

  • 8 berdel txiki edo ertain
  • Irina
  • Gatza
  • Frijitzeko oliba olioa
  • 2 baratxuri ale

Errezeta

Arrandegian ongi garbia eman diezagutela berdela, barrenak, burua, alde banatako hexurrak eta buztana kenduta. Berdelak txikiak badira, bi puskatan jarriko ditugu, eta ertainak badira lautan.

Zartaginean oliba olioa jarri, bi behatzeko sakonera gutxi gorabehera. Su motelean utzi, baratxuriekin batean, olioak usaina har dezan, baina baratxuriak erre gabe. Minutu bakar batzuen buruan baratxuriak atera eta sua bizituko dugu. Orduantxe sartuko dugu zartaginean aurretik gatz emanda eta irineztatua dagoen arraina, eta minutu batez frijituko dugu alde bakoitzetik. Bizpahiru txandatan frijituko dugu arraina, olioaren tenperaturak behera egin ez dezan.

Ongi xukatutakoan zerbitzatuko dugu berdela, gorriturik eta txigorturik.

Berdel frijitua

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Berdela eskabetxean

Osagaiak 1,5 kg berdel, garbi eta zati ertainetan moztua Irina eta frijitzeko olioa 2 tipulin eder, zerrendatan moztuak 8 baratxuri xister, osorik Erramua, hosto fresko bat 10 koilarakada oliba olio Koilarakada bat piperrauts gozo Koilarakada …

sukaldean-fondo0

Berdela meuniere eran

Osagaiak 4 berdel ertain, azalarekin, bururik eta alboko hezurrik gabe Koilarakada bat oliba olio Gurina, zati handi bat 2 limoiren zukua Perrexila, txikitua Irina eta gatza Errezeta Gatza emango diegu berdelei. Zartagin handi batean olioa …

Berdela

Berdela plantxan baratxuri-olioarekin

Berdela plantxan baratxuri-olioarekin – Osagaiak 4 berdel solomo, hezurrik gabe, 220 g bakoitzak 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Gatza plantxan baratxuri-olioarekin Errezeta Gatza bi aldeetatik eman …

Berdela labean

Berdela labean

Berdela labean –  Osagaiak Berdel eder bat edo bi ertain, 4 lagunentzat, ezkata, alboko hezur eta errairik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin …

sukaldean-fondo0

Berdel marmitakoa

Osagaiak Berdelaren azalak eta hezurrak, Kg 1/2 8 koilarakada handi oliba olio birjina estra 2 azenario, xerretan moztua 2 baratxuri ale Tipula bat, zatitua Porru bat, zatitua Ura Pipermorro gorri bat 2 piper berde Uretan …