Menua

Berdel frijitua tomatearekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 8 berdel txiki edo 4 ertain
  • Irina
  • Gatza
  • Oliba olioa, frijitzeko
  • 2 baratxuri ale
  • Litro bat tomate saltsa
  • Pixar bat sagardo-ozpin

Errezeta

Ongi garbituko dizkigute berdelak arrandegian, tripak, burua, alboko hezurrak eta isatsa kendurik. Txikiak badira, bitan zatituko ditugu; ertainak badira, lautan. Oliba olioa isuriko dugu zartaginean, bi hatzeko neurria harturik. Su eztian gozatuko ditugu baratxuriak, erre gabe olioa ongi kutsa dezaten. Minutu gutxi batzuen ostean, baratxuriak atera, sua biziagotu eta berdelak sartuko ditugu, gatza eman eta irinetan azaletik igurtzi eta gero. Buelta eta buelta frijituko ditugu ondoren, minutu batez alde bakoitzetik. Bizpahiru txandatan egingo ditugu berdelak, olioaren tenperatura apal ez dadin. Gorri eta kurruskari daudela xukatu eta tomate saltsa beroan murgilduko ditugu. Sagardo-ozpina erantsi eta irakinaldi bat emango diogu kazolari. Gau batez edo utziko dugu kazola pausatzen, berdelak ongi busti daitezen. Mikrouhinetan berotu ondoan jango ditugu.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Berdela eskabetxean

Osagaiak 1,5 kg berdel, garbi eta zati ertainetan moztua Irina eta frijitzeko olioa 2 tipulin eder, zerrendatan moztuak 8 baratxuri xister, osorik Erramua, hosto fresko bat 10 koilarakada oliba olio Koilarakada bat piperrauts gozo Koilarakada …

Berdel frijitua

Berdel frijitua

Berdel frijitua –  Osagaiak 8 berdel txiki edo ertain Irina Gatza Frijitzeko oliba olioa 2 baratxuri ale … Errezeta Arrandegian ongi garbia eman diezagutela berdela, barrenak, burua, alde banatako hexurrak eta buztana kenduta. Berdelak txikiak …

sukaldean-fondo0

Berdela meuniere eran

Osagaiak 4 berdel ertain, azalarekin, bururik eta alboko hezurrik gabe Koilarakada bat oliba olio Gurina, zati handi bat 2 limoiren zukua Perrexila, txikitua Irina eta gatza Errezeta Gatza emango diegu berdelei. Zartagin handi batean olioa …

Berdela labean

Berdela labean

Berdela labean –  Osagaiak Berdel eder bat edo bi ertain, 4 lagunentzat, ezkata, alboko hezur eta errairik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin …

sukaldean-fondo0

Berdel marmitakoa

Osagaiak Berdelaren azalak eta hezurrak, Kg 1/2 8 koilarakada handi oliba olio birjina estra 2 azenario, xerretan moztua 2 baratxuri ale Tipula bat, zatitua Porru bat, zatitua Ura Pipermorro gorri bat 2 piper berde Uretan …