Menua

Banana enpanadatxoak

  • Banana enpanadatxoak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Banana enpanadatxoak – 

Osagaiak

  • 20 disko ore, enpanadatxoak egiteko
  • 6 banana, erdi tamainakoak, zurituak, eta oso dado txikietan zatituak
  • Limoi baten zukua
  • Gurina, intxaur eder baten neurriko zatia
  • Azukre koilarakada bat
  • Arrautza, joa

Banana enpanadatxoak

Errezeta

  1. Azukrea padera batean ipini, eta su eztian jarriko dugu karamelu bihur dadin, baina erre gabe betiere. Gorritu dela ikustean, gurina erantsi eta utziko dugu urtzen. Bananak erantsiko ditugu ondoren, oso dado txikietan zatituak. Egosten utziko ditugu bananak, su bizian, kolore gorria hartu arte. 15 bat minutu beharko ditugu horretarako.
  2. Konpota sutatik atera baino 5 minutu lehenago erantsiko dugu limoi zukua. Kanela eta muskat intxaur pixar bat ere erants ditzakegu, usain gozoa emateko.
  3. Hozten utziko dugu ondoren banana betegarria.
  4. Mahai gainean luzatuko ditugu enpanadatxoak egiteko disko oreak, eta koilarakada eder bana betegarri ipiniko diegu barnean. Jotako arrautzaz margotuko dugu ertz osoa, eta sardexka baten hortzekin itxi egingo ditugu diskoak, ilargi erdiak balira bezala.
  5. Ongi estali eta hozkailuan pausatzen utziko ditugu enpanadatxoak.
  6. Bi gauza egin ditzakegu ondoren. Koipe gutxiago izan dezaten, arrautzaz erabat margotu eta labean erre ditzakegu 200º-ko tenperaturan, 15 bat minutuan, gainazala gorri geratu arte, edo betiko moduan egin ditzakegu bestela, olio bero ugarian frijitu eta ongi xukatu.
  7. Zerbitzatzerakoan azukrea hautseztatuko dugu gainetik, eta bikain geldituko dira benetan.
Banana enpanadatxoak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Banana plum cake

Banana plum cake

Banana plum cake –  Osagaiak Kg erdi banana, helduak eta zurituak 175 g gurin guri 125 g irin 125 g azukre-hauts 2 arrautza Ximiko bat legamia-hauts Koilarakada bat ezti Gatza, ximiko bat Banana plum cake Errezeta …

Banana erreak muskat intxaurrarekin

Banana erreak muskat intxaurrarekin

Banana erreak muskat intxaurrarekin –  Osagaiak 8 banana eder, azala kendurik gurin biguna, puska polit bat 4 koilarakada azukre Muskat intxaurra xehaturik, pixar bat Ron tanta batzuk, edo gustuko beste pattar bat Banana errea muskat …

banana-split

Banana split

Banana split Osagaiak Banana heldu bat Bainila, txokolate eta marrubi izozkia Txokolate saltsa Esnegaina, harrotua Errezeta Bitan zatituko eta erretilu txiki batean ipiniko dugu banana heldua. Hiru izozki-bolak jarriko ditugu haren gainetik, zeinak bere zapore …

Banana tarta mahaspasekin

Banana tarta mahaspasekin

Banana tarta mahaspasekin –  Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsi fin-finaz estalia, hotza 5 banana, zurituak, dadotan moztuak Korintoko mahaspasak, eskutada bat (sobera lehor baleude, zenbait orduz eduki beratzen Calvados-etan) Zurrusta bat Calvados …

Txokolate eta banana tarta

Txokolate eta banana tarta

Txokolate eta banana tarta –  Osagaiak Tarta molde bat, ore hautsiz edo hostorez estalia, labean errea 2 banana heldu Litro erdia esnegain 100 g azukre 5 arrautza 90 g txokolate beltz 30 g txokolate esnedun …