Menua

Banana plum cake

  • Banana plum cake
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Banana plum cake – 

Osagaiak

  • Kg erdi banana, helduak eta zurituak
  • 175 g gurin guri
  • 125 g irin
  • 125 g azukre-hauts
  • 2 arrautza
  • Ximiko bat legamia-hauts
  • Koilarakada bat ezti
  • Gatza, ximiko bat

Banana plum cake

Errezeta

Dadotan moztuko ditugu bananak. Padera bat su bizian jarri, gurin pixar bat erantsi, eta urtu orduko gaineratuko dugu fruta. Une batzuetan biraka erabili ostean isuriko dugu eztia. Gozatzen utziko ditugu gai guztiak, banana gorritu arte. Bitartean, gopor batean joko ditugu hagaxka batzuez azukre-hautsa eta gainerako gurina. Banan-banan erantsiko ditugu arrautza joak, legamia, irina eta gatza. Banana salteatua eta haren zukua gaineratuko ditugu ondoren.

Nahastura plum-cake molde batean sartu eta laberatu egingo dugu ondoren. 180º-ko tenperaturan edukiko dugu 45 bat minutuan, azala txigortu eta, pastela orratz batez ziztatzean, orratza lehor, orearen arrastorik gabe, ateratzen dela ikusi arte. 10 minutuan egongo gara moldea kendu arte, plum-cakea ez hausteko.

Banana plum cake

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Banana enpanadatxoak

Banana enpanadatxoak

Banana enpanadatxoak –  Osagaiak 20 disko ore, enpanadatxoak egiteko 6 banana, erdi tamainakoak, zurituak, eta oso dado txikietan zatituak Limoi baten zukua Gurina, intxaur eder baten neurriko zatia Azukre koilarakada bat Arrautza, joa Banana enpanadatxoak …

sukaldean-fondo0

Tarta orea

Osagaiak 250 g irin 150 g gurin, pomadan 95 g azukre-hauts 30 g arbendol-hauts Arrautza bat Gatz pixka bat Bainila leka erdi baten barruko aleak Errezeta Irina eta azukre-hautsa bahetuko dugu lehenik. Gopor batean, eskuz …

sukaldean-fondo0

Merlenka pastela

Osagaiak Kg bat merlenka hezurrarekin, erdiko trunkoa esate baterako, garbi eta ezkatarik gabe 2 tipulin, pikatuak Porru baten zuria, pikatua 2 baratxuri ale Oliba olioa Xorta bat brandy Litro laurdena esnegain urtu 8 arrautza, joak …

San Blas opila

San Blas opila, Teresarena

San Blas opila, Teresarena –  Osagaiak Kg 1 irin Kilo erdi azukre 150 g txerri gantz edo koipe 8 arrautza (bi zuringo aparte utzirik) 7-8 tanto anis esentzia Legamia, zorro txiki bat edo gaseosa freskagarriak …

Banana errea papillotean

Banana errea papillotean

Banana errea papillotean –  Osagaiak 8 banana eder, azala kenduta Gurin biguna, puska polit bat 4 koilarakada azukre Bainila leka bat, bitan irekia eta aletua Ron tanta batzuk, edo gustuko beste pattar bat Sulfuroztatutako edo …