Menua

Bakailao kokote freskoa labean

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 2 bakailao kokote eder, 4 lagunentzat, bitan irekiak, mintz beltzik gabe (erretzeko prestatzeko eskatuko diogu arrain-saltzaileari).
  • Baso erdi bat ardo zuri
  • 10 koilarakada oliba olio
  • 6 baratxuri ale, xerratan moztuak
  • 4 koilarakada sagardo-ozpin
  • Perrexil pikatua
  • Gatza

Errezeta

Gatza eman eta labeko erretilu batean paratuko ditugu kokoteak. Ardo zuria eta oliba olio pixka bat isuriko dugu ondoren. Aldez aurretik 180º-tan berotutako labean sartuko ditugu, eta hantxe edukiko ditugu 25 bat minutuan. Arrainaren zukuaz garaztatuko ditugu aldiro-aldiro kokoteak, alde mamitsuak erdiko hezurretik aise askatzeko moduan daudela ikusi arte. Heze egongo da beti erretiluaren hondoa, eta ura erantsiko dugu ardoa lurruntzen bada. Egizu kontu kilo bakoitzeko 15 bat minutu egin behar dituela arrainak labean.

Bukaera aldean, kokoteak ia erre direnean, zartagin batean olioa su bizian berotu eta baratxuri xerrak gorrituko ditugu hartan. Txigortu direnean, sagardo-ozpina eta arrain errearen zukuaren parte bat gaineratu eta irakiten edukiko dugu guztia segundo batzuetan. Erne zipriztinekin! Perrexila erantsi eta baratxuri-olio hori garaztatuko dugu erretiluan zabalik egongo diren kokoteen gainean. Mahaira beldurrik gabe!

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Kuiatxoak bakailaoz beteta

Osagaiak Bakailao errezeta bat, ajoarrieroa 4 kuiatxo handi 4 koilarakada oliba olio Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Kuiatxoak garbitu eta lehortuko ditugu. Luzetara moztu bitan, eta koilaratxo baten laguntzaz hustu egingo ditugu, kontu handiz, haragi pixka …

Baratxuri zopa bizkorra bakailaoarekin mikrouhinetan

Baratxuri zopa bizkorra bakailaoarekin, mikrouhinetan

Baratxuri zopa bizkorra bakailaoarekin, mikrouhinetan –  Osagaiak 8 baratxuri xister, xerratan Pipermin lehorra, pixar bat Zorrotada bat oliba olio Ogi txigortua edo zopako ogia, puska eder bat (60 bat g) 4 koilarakada bete tomate saltsa …

bakailao-kroketak

Bakailao kroketak

Bakailao kroketak Osagaiak 450 g bakailao papurtu, beratua eta pikatua Tipulin bat, pikatua 2,2 litro esne 75 g gurin eta 75 ml oliba olio birjina 3 arrautza, 2 egosi eta pikatuak eta 1 joa 300 …

brokolia

Brokoli egosia bakailao eta baratxuri saltsarekin

Brokoli egosia bakailao eta baratxuri saltsarekin –  Osagaiak Brokoli eder bat edo bi ertain 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Ximiko bat piperrauts gozo Eskukada handi bat bakailao geza, beratua eta zati …

sukaldean-fondo0

Bakailaoa tomate eta piperrekin

Osagaiak 4 bakailao solomo beratu, 200 g bakoitzak 4 pipermorro gorri, erreak, zurituak eta zerrendatan moztuak 4 baratxuri ale Tipulin bat, pikatua 6 tomate umo, pikatuak Xorta bat ardo zuri 12 koilarakada oliba olio Ximiko …