Menua

Arkumea labean erreta

  • ARKUMEA ERREA Joselu-Blanco
  • arkumea-laberako-prest-jlas
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Arkumea labean erreta

Ez beldurtu errezeta honek behar duen denborarekin. Gutxi edo asko, mundu guztiak daki arkumea labean erretzen, baina egin kasu errezeta honetako denbora eta tenperaturei eta ez zara damutuko: gurina bailitzan desegingo zaizu arkumea ahoan eta zapore guztia igoko zaizu aho-zapaian gora.

 

arkumea laberako prestOsagaiak:

  • Arkume bat (umerria edo bildotsa)
  • Gatz larria
  • 2 baso bete ur

Errezeta:

Harakinari horrela eskatuko diogu arkumea: 5 kg ingurukoa, bitan zatitua luzeran eta, azkeneko saihetsetik aurrera, alde bakoitza berriro bitan zatitua, atzeko hanketatik bereizteko.

  1. Gatz larri ugariz hornitu eta gero, erretilu zabal batean ipiniko ditugu lau atalak, animaliaren kanpoaldea ahuspez edo beherantza.
  2. Baso bete urez garaztatu ondoren, labean sartuko ditugu puskak eta hantxe edukiko ditugu ordua eta hiru laurdenetan, 160º-ko tenperaturan.
  3. Epe horren ostean, puskak irauli eta berriro garaztatuko dugu guztia, gainerako urarekin. Beste hiru ordu laurdenetan edukiko dugu guztia labean, 200º-ko tenperaturan oraingoan, puskak gorritu eta kraskatsu gera daitezen.
  4. Erretiluak heze behar du beti, ez du lehortu behar; adi egon beharko dugu, beraz, eta ura erantsiko dugu arkume errea egarri sumatu orduko.

Kasu!

Puskak erreta eta beren zukuarekin zerbitzatuko ditugu, entsalada berdea eta ardo beltz on bat ondoan dituztela.

Esan beharrik ez dago lau lagunentzat nahi baduzu, arkume erdiarekin aski duzula eta doitu egin beharko dituzula labeko denborak.

Arkumea labean erreta

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Haragi xerra eta bartxuri ogitartekoa

Osagaiak Opil bat, bitan irekia Haragi xerra bat, ez oso lodia, zaharrarena edo gaztearena (behia edo txahala) 2 baratxuri ale, xerratan Xorta bat oliba olio Gatza Errezeta Jakiak itsasten ez diren padera batean oliba olioa …

sukaldean-fondo0

Arroza arkume lepoarekin

Osagaiak 4 koilarakada handi oliba olio birjina Umerri edo esneko arkume baten lepoa, puska txikitan moztua Baratxuri-buru oso bat Tipulin handi bat, pikatua Baso bete ardo zuri 500 g arroz, ale biribilekoa 1,3 l oilasko-salda …

Arkume arandoiak salteatuta

Arkume arandoiak salteatuta

Arkume arandoiak salteatuta Osagaiak Kg bat arkume arandoi, garbi eta azalik gabe Oliba olioa Gurina, mutur bat 3 baratxuri ale, pikatuak Perrexil xehatua Ozpina Gatza Errezeta Gatza eman eta ur ugari jarriko dugu irakiten. Bor-bor …

Arkume txuletak villeroi eran

Arkume txuletak villeroi eran

Arkume txuletak villeroi eran –  Osagaiak 1,5 kg arkume txuleta (hezurrarekin) Xorta bat oliba olio Gatza Bexamel saltsa, egin berria eta lodia Irina, arrautza joa eta ogi birrindua Olioa, frijitzeko Gatza Arkume txuletak villeroi eran …

TXERRI HANKAK JavierLastras

Txerri hankak saltsan

Txerri hankak saltsan Osagaiak 12 txerri hanka, aurrekoak eta zuri-zuriak (Egosiak erosten badituzu, lan eta plazer gutxiago. Zeuk erabaki) 30 baratxuri ale, zuritu gabe Porru bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Litro erdia ardo beltz Oliba …