Menua

Arkume txuletak villeroi eran

  • Arkume txuletak villeroi eran
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Arkume txuletak villeroi eran – 

Osagaiak

  • 1,5 kg arkume txuleta (hezurrarekin)
  • Xorta bat oliba olio
  • Gatza
  • Bexamel saltsa, egin berria eta lodia
  • Irina, arrautza joa eta ogi birrindua
  • Olioa, frijitzeko
  • Gatza

Arkume txuletak villeroi eran

Errezeta

Errezeta hau hasteko gatza eman eta oliba oliotan jarriko ditugu txuletak gorritzen. Berehala xukatuko ditugu. Hoztu eta gero, bexamel bero bezain lodi batean murgilduko ditugu, geruza eder batez horni daitezen. Olioz igurtzitako erretilu batean ipiniko ditugu ondoren, errazago erabili ahal izateko.

Hoztu direnean, irinetan, arrautza joan eta ogi birrinduan pasako ditugu, eta ordu batzuetan utziko ditugu pausatzen, frijitu aurretik. Ogi birrindua hozkailuan hezatu dela ikusten badugu, ogitan pasatuko ditugu berriro, frijitu ondoan kurruskari atera daitezen. Oliba olio ugaritan frijituko ditugu, baratxuri ale solte batzuekin. Xukatu egingo ditugu ondoren. Patata frijituekin, entsaladarekin edo norberak nahi duenarekin zerbitzatuko ditugu.

Arkume txuletak villeroi eran

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Arkumea saltsan patatekin

Arkumea saltsan patatekin

Arkumea saltsan patatekin –  Osagaiak 1,5 kg arkume (umerria edo bildotsa), puska ertainetan zatitua 5 piper txorizero, litro eta erdi ur epelean bi orduz beratuak 3 baratxuri ale, pikatuak 2 tipulin handi, pikatuak 10 koilarakada …

sukaldean-fondo0

Arkume hankak saltsan

Osagaiak 24 arkume-hanka, zuri-zuriak 30 baratxuri ale, zuritu gabe Porru bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Litro erdia ardo beltz Oliba olioa Ura Irina eta arrautza joa Gatza Errezeta Gatza eman eta, kazola batean oliba olio …

sukaldean-fondo0

Arkumea baratxuriekin erreta

Osagaiak Arkume bat (umerria edo bildotsa) Gatz larria 2 baso bete ur 2 baratxuri-buru, garbiak eta osorik Errezeta Errezeta hau 8 lagunentzat da. Harakinari horrela eskatuko diogu arkumea: 5 kg ingurukoa, bitan zatitua luzeran eta, …

arkumea eztiz gozatua

Arkumea eztiz gozatua

Arkumea eztiz gozatua Osagaiak 1,5 kg arkume (umeri edo bildots), puska ederretan zatitua Litro eta erdi ardo zuri 2 tipulin, pikatuak 2 piper txorizero, irekiak Tomate bat, pikatua Azenario bat, pikatua Eskukada bat perrexil zurtoin …

Arkume egosi-frijitua

Arkume egosi-frijitua

Arkume egosi-frijitua Osagaiak 1,5 kg esneko arkume (umerri edo bildots), puska txiki xamarretan zatitua 3 baratxuri ale, pikatuak 2 tipulin handi, pikatuak Koilarakada bat perrexil, pikatua Ximiko bat piperrauts min Ale batzuk piperbeltz, xehatuak Xorta …