Menua

Arroza arkume lepoarekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 4 koilarakada handi oliba olio birjina
  • Umerri edo esneko arkume baten lepoa, puska txikitan moztua
  • Baratxuri-buru oso bat
  • Tipulin handi bat, pikatua
  • Baso bete ardo zuri
  • 500 g arroz, ale biribilekoa
  • 1,3 l oilasko-salda edo ur
  • Gatza

Errezeta

Kazola zabal batean isuriko dugu olioa. Kazola su bizian jarri eta lepo zatiak, aurrez gatza emanak, frijituko ditugu bertan, azaletik ongi txigor daitezen arte. Goritu ahala erretiratuko ditugu puskak plater batera.

Sua eztitu eta baratxuri-burua eta tipulina erantsiko ditugu ondoren, gatz pixka bat emanez eta zurezko zaliaz iraularaziz, kolorerik har ez dezaten. 10 minuturen buruan erantsiko ditugu lepo zatiak; axaletik frijitu, ardo zuria erantsi eta su ezti-eztian utziko dugu guztia berotasun horretan ahitzen.

Arroza irauli, nahasi eta salda edo ur beroa isuriko dugu ondoren (ura bada, haragi-salda pastilla mutur bat erantsiko diogu). Gatz pittin bat eman eta su eztian egosiko dugu guztia, tapaturik, 16/18 minutuan.

Denbora-tarte hori igaro eta gero, sua itzali, kazola minutu batzuetan pausatzen utzi eta berehala zerbitzatuko dugu. Interesatuen artean zozkatu egiten den saria izan ohi da baratxuri-burua.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Arkume aztala saltsan

Osagaiak 8 arkume aztal, garbiak eta hezurrarekin 30 baratxuri, zuritu gabe Porru bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Litro erdia ardo beltz Oliba olioa Ura Gatza Errezeta Gatza eman eta, kazola batean oliba olio xorta bat …

sukaldean-fondo0

Arkume arandoi xehatuak parmentier eran

Osagaiak Kg bat arkume arandoi, azalik et koiperik gabe Azenario bat, xerratan Porru bat, xerratan Baratxuri-buru bat Tipula bat, zatitua Litro erdia ardo beltz Ura Pastilla bat haragi-salda 5 tipulin eder, pikatuak Eskukada bat barrengorri, …

arroz tortilla

Arroz tortilla

Arroz tortilla –  Osagaiak 20 koilarakada arroz zuri baratxuri eta perrexilarekin 8 arrautza, joak Perrexila, xehatua Gatza Errezeta Jo ditugun arrautzetan nahasiko dugu baratxuriz eta perrexilez maneaturiko arroza. Gatz gutxi eman eta perrexil xehatua erantsi. …

arrozesne

Arrozesne garbia

Arrozesne garbia Osagaiak Litro bat esne Pote bat esne lurrindua (ez da ezinbestekoa) 200 g arroz, pikor biribilekoa Laranja azal bat eta limoi azal bat Kanela adaxka bat 150 g azukre Gatza Arroz esne garbia …

sukaldean-fondo0

Arroz eta hegaluze pastel hotza

Osagaiak Kg erdia arroz zuri, egosia 300 g hegaluze, kontserbakoa eta xukatua 250 g tomate saltsa hotz 250 g maionesa hotz 6 pikillo piper, zerrendatan moztua 2 eskukada oliba beltz eta berde, hezurrik gabe Errezeta …