Menua

Arkume arandoiak salteatuta

  • Arkume arandoiak salteatuta
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Arkume arandoiak salteatuta

Osagaiak

  • Kg bat arkume arandoi, garbi eta azalik gabe
  • Oliba olioa
  • Gurina, mutur bat
  • 3 baratxuri ale, pikatuak
  • Perrexil xehatua
  • Ozpina
  • Gatza

Errezeta

Gatza eman eta ur ugari jarriko dugu irakiten. Bor-bor hasi orduko barneratuko ditugu hartan arkume arandoiak, eta xorta bat ozpin gaineratuko dugu gero. Borborka utziko dugu guztia gutxienez 15 minutuan. Haien ostean, zukatu eta hozten utziko ditugu arandoiak. Labana zorrotz batez erretiratuko ditugu ondoren haien kanpoaldean dauden azal, mintz eta koipe-poltsatxoak, garbi-garbi utzirik.

Xorta bat oliba olio isuri eta su ertainean jarriko dugu padera bat. Berotu dela sumatu orduko erantsiko ditugu arandoiak eta astinduka erabiliko ditugu ondoren, pixkana-pixkana txigor daitezen. Sua bizitu eta, koipe gehixeago behar dela sumatzen badugu, tantaka erantsiko dugu olio gehiago.

Arandoiak itsasten badira, sua apalegi dagoen seinale: biziagotu egingo dugu sua, arandoiak gorritzen eta egoki txigortzen ari diren puntuan jarri arte. 20 minutuan egongo dira gutxienez arandoiak, ongi gorriturik gelditu arte. Ia bukaeran gaudela erantsiko ditugu mutur gurina, perrexila eta baratxuri ale pikatuak, eta minutu batzuk utziko ditugu zerbitzatu aurretik iragotzen, baratxuriak gordin zaporea gal dezan.

Arkume arandoiak salteatuta

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Arkumea baratxuriekin erreta

Osagaiak Arkume bat (umerria edo bildotsa) Gatz larria 2 baso bete ur 2 baratxuri-buru, garbiak eta osorik Errezeta Errezeta hau 8 lagunentzat da. Harakinari horrela eskatuko diogu arkumea: 5 kg ingurukoa, bitan zatitua luzeran eta, …

sukaldean-fondo0

Piper berdeak arkume hankaz beteak

Osagaiak Saltsan egindako txerri hanka hezurgabetuen errezeta 1 12 piper berdi handi eta luze, ahalik eta leunenak (zimur gabeak) Oliba olioa frijitzeko 4 tipulin eder xehatuak Baratxuri ale bat Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Piperrak garbitu …

sukaldean-fondo0

Arkume hankak saltsan

Osagaiak 24 arkume-hanka, zuri-zuriak 30 baratxuri ale, zuritu gabe Porru bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Litro erdia ardo beltz Oliba olioa Ura Irina eta arrautza joa Gatza Errezeta Gatza eman eta, kazola batean oliba olio …

sukaldean-fondo0

Arkume arandoi ogi-arrautzeztatuak

Osagaiak Kg bat arkume arandoi, garbi eta azalik gabe Oliba olioa 3 baratxuri ale, osorik Irina, arrautza joa eta ogi birrindua Ozpina Gatza Errezeta Gatza eman eta ur ugari jarriko dugu irakiten. Bor-bor hasi orduko …

sukaldean-fondo0

Arkume aztala saltsan

Osagaiak 8 arkume aztal, garbiak eta hezurrarekin 30 baratxuri, zuritu gabe Porru bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Litro erdia ardo beltz Oliba olioa Ura Gatza Errezeta Gatza eman eta, kazola batean oliba olio xorta bat …