Menua

Pastel bat bizkotxo zaharrarekin nola egin

  • Pastel-bat-bizkotxo-zaharrarekin-nola-egin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Pastel bat bizkotxo zaharrarekin nola egin – 

Osagaiak

  • Bizkotxo lehorra edo brioche ogi zaharra, zati eder bat
  • 5 arrautza
  • Katilukada bat esnegain urtu
  • Zorrotada on bat Armagnac
  • Bainila urtua edo karamelu urtua, pixar bat

Errezeta

Dadotan moztu eta txigortu egingo dugu bizkotxoa edo brioche ogia. Labeko grilan egingo dugu, jakiak itsasten ez diren padera batean, gurin apur batez. Gorrixka geldi daitezela, hori da kontua. Molde biribil edo angeluzuzen baten hondoan jarriko ditugu, hondoa guztiz okupaturik, oso garrantzitsua da hau, eta haien gainean isuriko ditugu arrautza joak, esnegain, bainila eta alkoholarekin nahasi eta gero. Labean sartu eta 200º-ko tenperaturan edukiko dugu pastela ontzen, gainalde gorritu eta barrua mamitu arte. Epel jango dugu, izozkiaren adibidez.

Izugarri ona da errezeta hau egun batetik bestera lehor gelditzen zaizkigun opileria gozoa edo moldeko ogi zaharra ez alferrik galtzeko. Erabiliko dugun orea edo opileria aberastuko dugun heinean izango da goxoagoa eginiko pastela. Azukrez hornitu gabeko oreren bat erabiltzen badugu, moldeko ogia esate baterako, mamitu aurretik erantsiko diogu azukrea arrautza eta esnegain oreari, egoki gozatzeko.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Obispo tarta

Obispo tarta, Teresarena

Obispo tarta, Teresarena – Osagaiak 250 g. arbendol edo almendra xehatu 100 g. arbendol osorik 250 g. azukre 8 arrautza-gorringo 8 arrautza-zuringo 125 gr. gurin 30×30 zm-ko ontzi karratu bat (gaileta kaxa metalezko baten tapa …

sukaldean-fondo0

Tarta orea

Osagaiak 250 g irin 150 g gurin, pomadan 95 g azukre-hauts 30 g arbendol-hauts Arrautza bat Gatz pixka bat Bainila leka erdi baten barruko aleak Errezeta Irina eta azukre-hautsa bahetuko dugu lehenik. Gopor batean, eskuz …

Marrubi clafoutis pastela

Marrubi clafoutis pastela

Marrubi clafoutis pastela –  Osagaiak 250 g marrubi, lautan eginak handiak badira 3 arrautza 5 koilarakada azukre 130 g esnegain lodi edo, hura ezean, urtu Koilarakada bete uxuala, edo antzeko edari biziren bat … Errezeta …

Luisa gazta tarta

Luisa gazta tarta

Luisa gazta tarta –  Osagaiak 100 g gurin guri, pomadan 450 g azukre-hauts 100 g pastel-irin ahul Ximiko bat legamia-hauts Kg bat gazta zuri, joa eta giroko tenperaturan (fromage blanc battu) 3 koilarakada bete irin …

euskal pastiza

Euskal pastiza

Euskal pastiza –  Osagaiak Orearen osagaiak: 200 g gurin 250 g irin 2,5 g gatz 100 g arbendol-hauts 175 g azukre 2,5 g legamia-hauts 2,5 g azukre bainilatu Arrautza handi bat Kremaren osagaiak: 400 g …