Menua

Euskal pastiza

  • euskal pastiza
  • euskal pastiza
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Euskal pastiza – 

Osagaiak

  • Orearen osagaiak:
  • 200 g gurin
  • 250 g irin
  • 2,5 g gatz
  • 100 g arbendol-hauts
  • 175 g azukre
  • 2,5 g legamia-hauts
  • 2,5 g azukre bainilatu
  • Arrautza handi bat
  • Kremaren osagaiak:
  • 400 g esne
  • 200 g esnegain
  • 30 g azukre
  • 30 g irin
  • 2 arrautza handi
  • 100 g azukre bainilatu
  • Xorta bat ron
  • Laranja azal birrindua, pixar bat

euskal pastiza

Errezeta

  1. Orea egiteko: Irina, gatza, arbendol-hautsa, azukreak eta legamia ipiniko ditugu gopor batean. Ongi nahasi eta gurina erantsiko dugu, dadotan moztua, guri xamar. Ongi nahasiko dugu guztia, hatz puntekin. Arrautza erantsiko dugu ondoren. Ongi oratuko dugu guztia, egoki batu arte. Hozkailuan edukiko dugu orea, krema egin bitartean.
  2. Krema egiteko: Eltze giderdun batean, su eztian jarriko ditugu egosten esnegaina, esnea, laranja azal birrindua eta azukre bainilatua. Gopor batean joko ditugu arrautzak azukrearekin, hainbat minutuan, nahastura loditu eta kolore zuria hartu arte. Irina erantsiko diogu ondoren. Arrautza joen gainean isuriko dugu esne irakina; nahasi eta sutan jarriko dugu krema hau egosten, biraka eraginez hagaxka batzuez. Irakin arinean hasi arte edukiko dugu egosten, eltzeari heltzen utzi gabe. Beste pare bat minutuan edukiko dugu su gainean, irakiten hasi ondoren. Rona isuriko dugu bukaeran. Kontu handiz maneatu behar dugu krema, eltzeari ez heltzeko. Hozkailuan gordeko dugu krema.
  3. Pastiza egiteko: Gurin guriz eta azukrez estaliko dugu 22 zm-ko diametroa eta 4 zm-ko altuera dituen molde bat (gutxi gorabeherakoak dira neurri hauek). Orearen erdia arrabol batez zabaldu eta moldean egokituko dugu, ongi estutuz, ertzetik hainbat zm gaindi ditzan. Krema hotza isuriko dugu ondoren orearen gainean, ongi zabalduz, zirrikiturik geldi ez dadin bete gabe. Orearen beste erdia zabalduko dugu ondoren kremaren gainean. Egokitu eta estutuz itxiko ditugu ertzak.
  4. Jotako arrautza batez margotuko dugu gainazala edo estalkia, labetik ateratakoan kolore gorri erakargarri bat izan dezan. Labean sartuko dugu ondoren pastiza, 170º-ko tenperatura, eta 45 bat minutuan edukiko dugu ontzen. Epeltzen utzi eta epel edo giroko tenperaturan jango dugu euskal pastiza.
Euskal pastiza

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Itsas kabra pastela

Itsas kabra pastela

Itsas kabra pastela –  Osagaiak 2 itsas kabra edo kabrarroka eder, garbi eta ezkatarik gabe 2 tipulin, pikatuak Porru baten zuria, pikatua 2 baratxuri ale Oliba olioa Xorta bat brandy 6 koilarakada tomate saltsa Litro …

Banana plum cake

Banana plum cake

Banana plum cake –  Osagaiak Kg erdi banana, helduak eta zurituak 175 g gurin guri 125 g irin 125 g azukre-hauts 2 arrautza Ximiko bat legamia-hauts Koilarakada bat ezti Gatza, ximiko bat Banana plum cake Errezeta …

udare tarta

Udare tarta

Udare tarta –  Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsi fin-finaz estalia, hotza 6 udare, zurituak, dadotan moztuak Korintoko mahaspasak, eskutada bat (sobera lehor baleude, zenbait orduz eduki beratzen Calvados-etan) Zurrusta bat Calvados (edo …

San Markos opila 2

San Markos opila

San Markos opila –  Osagaiak 225 g gurin bigun 280 g azukre limoi azal baten hautsa gatz pitin bat 115 g arbendol edo almendra eho koilarakadatxo erdi legami 200 g irin 3 arrautza San Markos …

sukaldean-fondo0

Olearso bizkotxoa

Osagaiak Katilukada bat esnegain lodi (hura ezean, urtua) Limoi azal bat, birrindua Katilukada bat azukre 2 arrautza Katilukada bat eta erdi irin Zorrotada on bat anis Errezeta Gurinez eta irinez igurtziko dugu molde bat. Gopor …